“Ez da onartu behar bizigarriago izanen den planeta baten aldeko eta hautua egiten dugun gunean libreki eta duintasunez bizitzeko dretxoaren aldeko eramaiten ditugun borrokak geldituak izan ditezen fanatismoaz edo harek ondorioztatu nahi dituen gehiegikeri autoritarioetaz” On lâche rien ! (Alternatiba)
Arratsaldeko 15:00etarik goiti Naomi Klein-en « This Changes Everything » filma lehen aldikotz proiektatua izanen da Iparraldean. Horren bidez larrialdi klimatikoa azpimarratua izanen da bai eta ere krisi eta aldaketa horren gatik lehen lerroan diren populazioekiko elkartasuna ; klima, enplegua eta justiziaren arteko lotura, jadanik plantan diren aterabideak, krimen klimatikoaz baliatzen diren arduradunak, naturaren babestearen premia, klimaren babesteko. Izena eman 05 59 25 65 52 zenbakian edo info@bizimugi.eu emailan.
17:30tan Parisetik zuzenean Alternatibaren «Quartier Génial»–aren egoitzaren estreina bizi, tokikoa, biologikoa eta veganoa izanen den atsal askari partekatu batekin. Ekar gustian denen artean partekatzeko jateko eta edatekoak.
Nahiz eta larrialdi estatua Frantses Estatuan luzatua izan den, eta ondorioz azaroaren 29ko eta abenduaren 12ko martxa eta mobilizazioak ezezatuak izan diren,momento horiek izigarri garrantzitsuak dira klimaren aldeko herritar mobilizazioarentzat.
Larrialdi estatua gaur egun larrialdi klimatikoa da ere ! Zuzena eta bizigarria litaiken planeta batentzat behar litaizken behar minimoak , lerro gorri batzu dira, eta horiek duela aspaldi gaindituak dira. Abenduaren 12an, Coalition Climat 21–aren deiaren haritik, mugimenduan ezarriko gira horren gogora arazteko.
Abenduaren 12ko data parada izanen da aldaketa klimatikoaz kaltetuak diren komunitateentzat beren botza entzun arazteko. Coalition Climat 21aren xedea da karia hortarat Parisen ekintzen antolatzerat. Ekiteko moldeen forma ari ba berriz ikusia izaiten testu inguru berria konduan hartuz. Bakearen eta justizia klimatikoaren baitan kokatuko dira.
Ez dauku deusek COP21aren bukaeran gure botzaren entzunarazteko parada kenduko