Biztanleriaren iritzia biltzeko 8 bilkura publiko antolatzen ditu Euskal Elkargoak. Mementorik garrantzitsuena da publizitatearen murrizketa handia nahi dugula erakusteko.
2025. urtea biziki garrantzitsua izanen da publizitateari dagokionez. Lehen aldikotz araudi batek (hPTA) euskal hirigune elkargoko 158 herriak behartuko ditu. Haren edukia ekainean bozkatua izanen da.
Bazterrak mugitzen hasiak dira bi urteko funtsezko lan eta ekintzaren ondotik. Gure proposamenak sinesgarri eta egingarritzat ezagutuak dira, eta puntu hau ez da gehiago eztabaidatzen. Hautetsi batzuk haietaz inspiratzen dira eta publizitatea egiazki mugatzea eskatzen dute.
Baina deusek ez digu segurtatzen borondate politikoak gehiengoa bilduko duenik eta eztabaiden emaitza gure aldekoa izanen denik. Publizitate sistemak interes boteretsuen babesa du. Herri mobilizazioa erabakigarria izanen da Ipar Euskal Herriko publizitatea mugatzeko!
Urtarrilaren 29an, asteazkenarekin, 18:30ean, Baionan
Urtarrilaren 30ean, ostegunarekin, 18:30ean, Itsasun
Otsailaren 3an, astelehenarekin, Hazparnen
Otsailaren 5ean, asteazkenarekin, 18:30ean, Iholdin
Otsailaren 5ean, asteazkenarekin, 18:30ean, Maulen
Otsailaren 6an, ostegunarekin, 18:30ean, Lehuntzen
Otsailaren 12an, asteazkenarekin, 18:30ean, Urruñan
Otsailaren 13an, ostegunarekin, 18:30ean, Bidaxunen
Iritzi baten ukaiteko eta bilkura horien ongi prestatzeko, aurkezpen orri bat sarean dago orain. Argumentuak, hPTA-ren aurkezpena, kolektiboaren proposamenak, jokatzeko molde desberdinak : dena han da!