Bizi !

TXALO <img src="https://s.w.org/images/core/emoji/14.0.0/72x72/1f44d.png" alt="👍" class="wp-smiley" style="height: 1em; max-height: 1em;" /> URKETA

Bizik antolaturiko lehen formakuntza zikloan, Urketa herria nabarmendu zen bere jarraikitasunarekin. Herriko hautetsi taldeak bere burua antolatu zuen erronka ekologikoei buruzko hainbat formakuntza ikastarotan parte hartzeko, hautetsi desberdinak mobilizatuz -auzapezorde edo ordezkariak- eta, azpimarratzekoa dena, auzapezak berak hainbat formakuntza-ikastarotan ere parte hartu zuen. Herriko Etxe frankok oraino ez dituztelarik beren taldeak  prozesu ezinbesteko honetan engaiatu, Urketak etsenplu ona ematen du!

Azken txostenek bat egiten dute hautetsi eta langileen formakuntzaren ezinbesteko beharrari buruz, parean ditugun aurrekaririk gabeko erronkei buru egiteko. Senatuko txosten batek, bere kolektibitatearen ingurumen trantsizioa nola hasi eta kausitu aztertzen duenak, formakuntza lehen kontseilu gisa ezartzen du. Alta, oraindik hautetsi guttik parte hartzen du formakuntzetan. Askotan ezezagunak, badira eskubideak hautetsiak formatzen ahalbidetzeko.

Herriko edo elkargoko agintaldian, tokiko hautetsiek beren karguari egokitua den formakuntzarako eskubidea daukate, beren kolektibitateak bere gain hartua. Beharrezkoa den aurrekontu hori ez da beti herri guzietan agertzen ; legearekin bat egiteko, aski da herriko kontseiluan aurrekontu zuzentzaile bat bozkatzea (hemen, legelari batek berrirakurritako erabaki eredu bat badago).

Formakuntza egun kopurua ez da mugatua. Tokiko kargu baten tituludun orok, soldatadun, funtzionario edo kontratatua izan, agintaldiak dirauen artean, 18 eguneko formakuntzako geldialdia har dezake bere enplegatzailearekin. Idatzizko eskaera bat aurkeztu behar zaio enpresaburuari edo hierarkiako agintariari, guttienez formakuntza hasi baino 30 egun lehenago. Ezezkoa arrazoitua izan behar da. Formakuntzaren aitzineko 15 egunetan ez bada erantzunik, baimena onartutzat joko da. Ezezko kasuan, hautetsiak bere eskaera berritzen badu lehen jakinarazpenaren ondotik 4 hilabeteren buruan, enplegatzaileak baiezko erantzuna eman behar dio.

Hautetsiak bere formakuntzarako eskubidea baliatzearen ondorioz ukan dituen diru sartzeen galtzeak elkargoak edo delako EPCI delakoak konpentsatuko ditu, hemezortzi eguneko mugaren barne hautetsi bakoitzeko, agintaldiak dirauen denboran, eta orduko guttieneko hazkuntza soldataren orduaren balioa eta erdia. Hautetsiak behar diren egiaztagiriak igorri behar dizkio bere kolektibitateari edo bere enpresari.

Elkargoko kontseilarien aldeko formakuntzarako beharrezkoa den herriko aurrekontuaz eta Euskal elkargoko aurrekontuaz gain, hautetsi bakoitzak formakuntzarako eskubide indibiduala badu. Erabiltzeko, bere lineako hautetsi kontua irekia ukan behar du: hona hemen urratsez urrats irekitzeko gida. Herriarentzat kosturik gabe, dispositibo horrek hautetsiei formakuntza ematen die, birmoldaketa profesional baten baitan. Alta, 2022an edo 2023an, Ipar Euskal Herriko tokiko hautetsien % 3k baino guttiagok beren kontuko kredituak ireki eta erabili zituzten formatzeko, hauek soilik 2 urtez metatzen ahal  direlarik.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.