Bizi !

Trantsizio ekologikoa Ipar Euskal Herrian: zertan da lurraldea?

Urriaren 12an, larunbatarekin, Ipar Euskal Herriaren trantsizio ekologikoa zertan den aipatu ginuen. Laburpen ttipi bat egiten dizugu! 

Euskal Elkargoak ez badu oraino karbono neutraltasuna helburu, oihanek eta pentzeek osoki xurgatzeko gisakoan litaiken berotegi-efektuko gasen isurtze murrizketarekin, isurtze ttipitzeari buruz doan ibilbide jarraikian da.

Ber maneran,energia-kontsumoa erdira murriztea du helburu energia berriztagarriak soilik erabiltzeko hemendik 2050. urtea arte. Anbizio handiko proiektua, egungo ibilbideak kontuan harturik,baita araudi eta finantza-betebeharrak ikusiz. 

Azkenik, antolaketa molde xuhurragoak gure bizimoldeen aldaketekin lotu beharko dira. Erronka: zentraltasunak birsortzea eta indartzea, gehiago artifizializatzea saihestuz. Lurraldeko eragileen arteko lankidetza elementu garrantzitsu gisa aipatu zen aldaketa horretan, baita demokraziaren kontzeptu anbiziotsu bat ere. Mahai-inguru honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Gehiago jakin nahi duzu? Bideo osoa ikusten ahal duzu!

MAHAI INGURUA: Trantsizio ekologikoa Ipar Euskal Herrian: Zertan gira? Zeri buruz?

Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoan parte hartu nahi duzu?

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.