Igorleari itzultzea!
Maiatzaren 21aren eta ekainaren 5a den ingurumenaren aldeko mundu mailako egunaren artean, Bizi!k 1,8 tona ikatz botako ditu Société Générale-aren eskualde mailako egoitzaren aitzinean Baionan, sekulan banku konpainia horrek ez badu Alpha Coal proiektutik ateratzen dela jakinarazten han artean.
Australian kokatzen den ikatz ekoizpen eta esportazio proiektu alimalea den Alpha Coal-ek:
-
Nahasmendu klimatikoaren arduradunak diren 1,8 miliar tona CO2 isuriko ditu atmosferan.
-
Gure planetako ekosistemarik aberatsenetakoa den Koralezko Hesi Handia mehatxatuko du.
-
Koralezko Hesi Handi horri lotuak diren 50 000 enplegu mehatxatuko ditu, Galilée guneko laborantzako eta ureko baliabideak lanjerran ezarriz.
Maiatzaren 20an, Parisen, Biltzar Nagusia ukanen duen Société Générale-ak sostengatzen du klimaren kontra doan proiektu hori, eginkizun aktibo bat ukanez egingarritasun ikerketetan eta finantzamendu ikerketetan. Alpha Coal gelditua izaiten ahal da! Société Générale bertatik ateratu behar da!
ATTAC eta Les Amis de la Terre-ek eramaiten duten www.lesrequins.org kanpainaren xedea, Société Générale-aren Alpha Coal-etik kentzea da. Bizi! euskal mugimendu altermundialistak erabaki du kanpaina horri bere laguntza osoa ekartzea!
Lehen aldia da desobedientzia zibila eta bortxa gabeko ekintza ikusgarri eta determinatuak praktikan eramaiten dituen Bizi ! mugimenduak aintzinetik jakinarazten duela holako ekintza bat burutuko duela eta publikoki jomuga seinalatzen duela. Lehen aldia da ere horrela crowdfunding-a den interneteko finantza molde alternatibo eta parte hartzailea erabilia izanen dela, sozialki eta ekologikoki arduragabeak diren inbertsioentzat ezaguna den nazioarte mailako bankuetarik nagusienetako baten kontra aritzeko.
Bizi! mugimenduaren bozeramailea den Max Rademacher-entzat « Arazo klimatikoaren larriagotzeak eta zalutzeak ez digu gehiago hauturik uzten. Erabaki hartzaile ekonomiko eta politikoek ez dezaten segi gure eramaiten nahasmendu klimatikoaren murruari buruz tarrapataka, botza altxatu behar dugu. Gure belaunaldiak badu alimaleko ardura bere espalden gainean. Klimaren borrokaren irabaztea edo galtzea, hots gure klimaren atzera biderik gabeko eta ezin kontrolatuzko uzkailketaren saihestea. Bakoitzak bere partea egin behar du, bere ekarpena egin behar du gure gero amankomunarentzat hil ala bizikoa den borroka honetan. ».
Ez ohizkoa den kanpaina honi buruzko xehetasun guziak hemen: https://bizimugi.eu/stop-alpha-coal/