Goiz honetan, Bizi!ko hamabost bat militantek Baionako Sainte-Croix auzoko Gaskoinen Plazako merkatua animatu dute Liliane izeneko eta 500 euroko txartelez mukurru betea zen maleta eramaiten zuen Nicolas Sarkozy faltsu baten inguruan.
Hainbat aldiz jokoan sartu diren oinezkoen erasoer erantzun behar ukan duten 5 bizkar-zainez inguratua zen. Denbora hortan, beste militante batzuk “Sarkozy Kanpora!” esku paperak eta loturik den “Sarkozy Baionan laidotua” komikiaren bertsio berria banatzen zituzten.
Hemen klika ezazu komikia kargatzeko
“Sarkozy kanpora, Milesker Baiona!” kanpainaren datorren hitzordua, larunbata, apirilaren 28an, goizeko 11etan finkatua da, Baionako Merkatuan mota bereziko kadera musikalaren jokoarekin. Bertan animatzaile ukanen dugu Carla B. eta Nicolas S. bikote famatua.
[widgetkit id=5869]