Bizi !

San Ispiritu zubia libra dezagun !

San Ispiritu zubia libra dezagun !

 

San Izpiritu zubia libratzeko, elkarretaratze alai eta sinbolikoa antolatua da martxoaren 14an, asteazkenean 18:30ean, Reduit plazan. Elkarte kolektibo batek bi neurri erraz proposatzen ditu jendeen bizitza hobetzeko eta klima-aldaketaren kontra jokatzeko. Laster eragin behar dugu proposamen horiek sartuak izan daitezen delako Tram’bus egitasmoan.

– Lehenbiziko neurria: tren geltokiaren eta Baionako Herriko Etxearen artean, topaketa gune baten sortzea eta antolatzea. Topaketa gunea garraio mota guziei (auto, garraio kolektibo, oinezko, bizikleta,…) irekitako gunea izanen da. Joan-etorriak gerizatzeko eta jendeetan hauskorrenak (oinezkoak, bizikletak, elbarrituak) babesteko abiadura 20 km/orenean mugatua izanen da. Guneak elkarbizitza eta saltegien eskuragarritasuna lagunduko ditu. Elkarbizitza harmoniatsu eta gerizatu baten ahalbidetzeko (eraikuntza-materialak eta eremu egokituak,…) antolaketa logika gehitua izan beharko zaio. Logika hau Tram’bus egitasmoan sartzeko nahikari politiko bat baldin bada  oraino egingarria da.

– Bigarren neurria: asteburuetan, autoei zubiaren zerratzearen esperimentazioa. Alabainan, asteburuetan joan-etorriak eta galkadurak murritzak izanez trafikoa arinagoa da, ondorioz zubiaren libratzea gauza koherentea litzateke Tram’bus egitasmoan. Baionako hiribarneari, eremu publiko berriei eta hurrengo Tram’bus-ari erakargarritasun berri bat emanen lieke, eta hau mugitze moldeen osagarritasun logika batean. Erabakia Herriko Etxearen eskuetan dago eta ez du zailtasun teknikorik. Lehenengo Tram’busaren etortzearekin aise plantan ezar liteke, autoarentzat osagarri den aterabide eraginkorra eskainiz.

Tram’bus proiektua, San Izpiritu zubia eta eremu publikoren berritze lanak direla-eta, martxoaren 14ko elkarretaratzeak biztanleen inguramena, auzoen erakargarritasun ekonomiko  komertzial  eta turistikoa, langile eta biztanleen ongi bizitzea hobetzea gehiago kontuan hartzearen beharraz botere publikoak abisatzea du helburutzat. Bidaien %4a garraio kolektiboz eta %1a txirrindulaz egiten diren hirigune batean, nun biztanleen %85a ber lurraldean bizi den eta lan egiten duen, garraio koletiboz, oinez edo txirrindulaz mugitzearen aldeko benetako antolaketak proposatzea presazkoa da. 130 milioi euro inbertituak izanen dira Tram’busari loturiko hiri proiektuan, horien zati handi bat hiriguneko eta Baionako herritarrek ordainduko dute. Oraino garaia da behar den guztia egiteko egitasmo hori guztiz erreusitzeko.

Klimaren aldeko Nazioarteko adituen Taldeak Parisen bilkura eginen duten testuinguruan, klimaren, planetaren andeatzearen aurka eta gizadiaren biziraupena segurtatzearen alde borrokatzeko abiatu diren hainbat ekintzetan sartzen da elkarretaratze hau. Osasun zaintzarako institutuak eta medikuen ordenak, “hiriko kutsadura atmosferikoaren aurkako borroka osasun publikoaren lehentasuneko arazo bat bezala hartu behar” dela baieztatzen dute. Epe laburreko eragina nolakoa izango den badakigu, hats hartzeko sintometatik heriotza arte. Epe luzeari begira, eragina tabakoa eta alkoolismoa bezain larriak izango dira aitzinetik baitakigu 42 000 pertsonen heriotza eragin dezakeela. Gure osasunarentzat, gaurdanik ekin egin behar da eta gure haurrentzat etorkizun ederrago bat eraiki.

Gure hitza entzunarazteko garaia da. Herritar guztiak martxoaren 14ko elkarretaratze alai eta sinbolikora etortzeko deituak dira oinez, autobusez, bizikletaz, skatez, trotinetaz, beren haurrekin, familian edo lagunekin eta, ahal bada, jantzi koloretsuekin! Elkarretaratzea amaitu eta adiskidantzaren hurrupaldia eskainia izanen da Errepublika plazan. Zatozte oinez, autobusez! Eta ahal izanez geroz, kolorezko jantziekin!

 

Izenpetzen duten elkarteak: L’Arbre à signes, AVAP, Bizi !, CADE, Les Mères Poules, Saint-Esprit sur le Pont, Txirrind’ola etabar.