Bizi !

Sacrée Croissance ! gaualdia

Oraindanik bere agendan erreserbatzekoa den gaualdia : martxoaren 13an ostiralarekin, “Sacrée Croissance” filma proiektatua izanen da, Marie-Monique Robin bere egilearen presentziarekin, Urruñako Itsas Mendi zineman. Filma honen proiekzio bakarra izanen da iparraldean.

 

Gaualdi berezi hori antolatua da iparraldeko herriko etxeen klima-energia trantsizio itunaren izenpetzearen lehen urtebetetzea kari. Uztaritzen izan zen 2014ko martxoaren 14an. Geroztik, iparraldeko biztanleriaren %74a bizi da itun hori auzapezak izenpetu duen hiri edo herri batean. Duela urte bat hartu engaiamenduen segipenaz pundua egina izanen da.

Giro alaian hasiko da gaualdia 19:00etarik goiti : erakusmahaiak, salda, platera hornituak, Marie-Monique Robin filma egile-kazetariarekin (Albert-Londres sariduna, “Notre poison quotidien” eta “Le monde selon Monsato” filmen egilea ere) solasaldia.

“Sacrée croissance” filma proiektatua izanen da 20:30etan eta ondotik eztabaida izanen da beti MarieMonique Robin-ekin. Hazkunde ereduari alternatiba ekimenak aurkezten ditu filmak, elikagaien ekoizpenaren arloan (hiriko laborantza), energiaren arloan (herriak trantsizioan edo eko-herriko etxeak) eta ontasun eta zerbitzuen trukaketen arloan (tokiko monetak eta denbora bankuak).

“Sacrée croissance” filma ondoko galderei erantzutea entseatzen da:

  • Nolaz posible da mugagabeko hazkudearen alde egitea, jakinez gaur egun planetaren baliabide naturalak mugatuak direla, eta kasik agortzen ari direla ?

  • Ba ote dira alternatiba teorikoa eta praktikoak hazkundeari?

  • Zer egin dezakegu gure mailan egoera aldatzeko?

  • Zein litaizke hazkunde-ondoko gizartearen ezaugarriak?

Beraz gaualdi paregaberea izanen da, ez huts egin! Tokien salneurria 5 eurokoa da (salneurri apaldua ikasle, langabetu eta haurrentzat : 3,50 €). Aholkatua da lekuen erreserbatzea oraindanik : cinemalacorderie@gmail.com edo 05 59 24 37 45