«Sacrée croissance» filmak aintzinean emaiten ditu «esperantza bultzatzaileak» eta garapenaren araberan eraikia den gure jendarte eredua errotik berriz pentsatzen laguntzen gaitu.
Iparaldean iraganen diren hiru proiekzio berri horiek Bizi!ren tokiko hiru taldeetaz antolatuak dira: Bizi Ipar-Aturri-k Baionan, Bizi Barnekalde-k Donibane Garazin, eta Bizi Xiberoa-k Maulen. Hiru gaualdi horietan, Bizi!ren, Alternatibaren eta Euskal Monetaren aurkez mahainak tokiko militanteetaz atxikiak izanen dira. Baionan eta Donibane Garazin, tokiko jateko eta edatekoak ere segurtatuak izanen dira.
Hiru gaualdi horien bidez 5 600 km egin ondoren irailaren 26an Parisera, Alternatiba Paris-en karietara helduko den Alternatiba itzuliaren berri ukaiteko parada izanen da, Europa mailan diren beste Alternatibei buruz pundua egiteko parada, eta bereziki Euskal Herrian iraganen diren alternatiben 2 herrixkei buruz (Alternatiba Garazi, Donibane Garazin, eta Bilboko Alternatiba Bilbo) informatua izaiteko okasionea izanen da. Ber maneran Bizi!-ko kideek animatzen dituzten proiektu ezberdinen ezagutzeko momentoa ere izanen da (Kontsumo Arduratsuaren eta Hondakinen arloan, Alternatiba Garazi-ren antolaketan edo « dena autoari » politikari alternatiben bilaketan).
Ongi etorri hiru gaualdi berezi hauetara. Bertan elkarrizketa eta partekatzearen bidez, filma aintzin eta gero, filmak erakusten dituen hazkunde ereduari aurre egiteko ekimen alternatiboak (elikagaien ekoizpenaren arloan (hiriko laborantza), energiaren arloan (herriak trantsizioan edo eko-herriko etxeak) eta ontasun eta zerbitzuen trukaketen arloan (tokiko monetak eta denbora bankuak)) hobeki eta hurbilagotik ezagutuko ditugu.