Gauren Eguna dela eta, urriaren 9an, larunbatez, Euskal Herri Aturri Publizitatea geldi Kolektiboak iragarki digitalen estaltzea burutu du Baionan, Euskal Kosta Aturri lurraldean horrelako publizitate motaren debekatzea eskatzeko. Bidarte eta Bokalekoek ez bezala, Angelu, Baiona eta Biarritzeko auzapezek ez dute oraino argi-kutsaduraren kontra borrokatzeko nahikaririk, pantaila horien debekua sartuz gaur egun plantan ezartzen ari den herrien arteko araudian.
Urriaren 9an, larunbat arratsean, Gauaren Eguna dela eta, Euskal Herri Aturri Publizitatea geldi kolektiboko 12 kidek ekintza bat burutu dute publizitate pantaila digitala bat estaliz STOP PUB VIDEO mezuarekin. Bizi, CADE, Paysages de France eta Publizitatea den jazarketaren kontrako ihardukitzea (RAP) erakundeek osatzen duten kolektiboko kideek Euskal-Kosta Aturri lurraldeko iragarki digitalen debekua galdegiten dute, jadanik Bokale eta Bidarten egiten den bezala.
5 herri horiek, Euskal Hirigune Elkargoaren zuzendaritzapean, kanpoko publizitatea murriztu eta zaindu behar duen Herrien arteko Tokiko Publizitate Araudia (RLPi) lantzen ari dira. Kolektiboko kideek hitzartze bilkura desberdinetan parte hartu zuten eta idatzizko ekarpena igorri zuten, bereziki hautetsiei eskatzeko entseina, erakusleiho eta publizitate arloko pantaila digitalen debekua. Bidarteko auzapeza jadanik bere herrian iragarki digitalak debekatzea aurreikusten ari da. RLPi-ren azken bertsioak iragarki pantailak baimentzea aurreikusten zuelarik, azkenean Bokaleko auzapezak publikoki iragarri zuen, kolektiboaren galdekatzearen ondotik, engaiamendua hartu zuela Bokaleko egungo RLParen izaera aitzindaria atxikitzea, argiztatutako publizitatea debekatzen baitu, batez ere pantaila digitalena. BAM herrietako 3 auzapezek ez dute oraino anbiziorik erakutsi beren herritarrak babesteko pantaila digitalek eragindako argi kutsaduratik.
Gauaren egunean parte hartzen duten elkarteendako gaueko argi kutsadura eta horren kalte desberdinak salatzeko aukera da. Energiaren xahutzea da eta horrek hondakin nuklearrak eta karbono isuri gehigarriak eragiten ditu, landaredia eta fauna trabatzen ditu eta gizakiaren osasunean ondorioak baditu loaren nahasmenduak sortuz.
“Pantaila digitalen ugaritzea gehitzen den argi kutsadura are kaltegarriagoa da deitoratu du Elise Ayrault, Euskal Herri Aturri Publizitatea geldi Kolektiboko bozeramaileak. Telebista erraldoi horiek energiaren xahutze iturriak dira eta gehiegizko kontsumoa bultzatzen dute, gau eta egun”.
Euskal Elkargoak klima astea abiatzen duelarik, Herritarrek, kolektibitateek, enpresek eta elkarteek Klima Planaren arrakastan parte har dezaten sustatzeko, kolektiboko kideek BAMeko auzapezei galdegiten diete Klima Planaren asmoa errespetatzea, neurritasun energetikoa lurraldeko eragile guzien helburu partekatua izan dadin. Hautetsiei galdegiten diete jadanik iragarki digitalak debekatzen dituen Pariseko RLParen adibidea har dezaten. Beren kezka partekatzen duten herritarrak eta elkarteak ere gomitatzen dituzte beraiekin bat egitera publizitateaz babestutako espazio publiko baten alde.