«La Pub nous aveugle, l’avenir se joue à Pau : RDV du 5 au 7 avril. Réagissons ! BLOQUONS ! / Publizitateak Itsutzen gaitu ! Geroa Pauen jokatzen da: hitzordua apirilaren 5etik 7ra. Iharduki dezagun ! BLOKATU DEZAGUN! »
Espazio publiko horren herritar okupazioak, ekintza hiritar eta bortxa-gabekoekin, jendartearen abisatzea dute xedea, ondoko 3 arloetan.
Martxoaren 25a kari eginak dira Mundu mailan publizitate inbasioaren kontrako mobilizazioaren egunaren karietarat. Mundua, eta Estatu frantseseko hainbat hiritan ekintza bertsuak egin dira herritar egun honetan (http://journee.contrelapub.org) eremu publikoan publizitateak hartzen ari duen toki haundiegiaren gaitzesteko bai eta ere jada frango ahulak diren lege eta araudien ez erresepetatzea publizitate egileen partez kritikatzeko.
Taula numerikoaren hautuak ere gure kontsumo jendarteak berekin dakarren energi xahutzea ere gaitzetsi nahi zuen. Alabainan, nahasmendu klimatikoa eta harek dakarren hondamendia nahi badugu (eta gure buruzagiek nahi ote dute zinez?) saihestu, baitezpadakoa da mugatzea planetaren batazbesteko tenperaturen goititzea 2 gradotara, XIX. garren mendeko tenperaturekin konparatuz.
Horrel lortzeko 3 ardatz nagusi badira:
1) lerregai fosilen %80 lurpean utzi.
2) energia berriztagarriak masiboki garatu;
3) neurritasun energetikoan sartu. Iragarki argituak eta elektronikoak edo taula numerikoak debekatu behar dira lehenbailehen energia ekonomien arloan sartzeko seinale gisa.
Erokoeria honen gelditzen lagun gaitzazue, Pauen parte hartuz, apirilaren 5etik 7ra hainbat ekitalditan (hitzaldiak, bortxa gabeko ekintzak, etab.) COP21aren ondotik, lotsa gabe biltzen den Mundu Mailako Petrolioaren Industriaren gailurra gaitzesteko.
Xehetasun guziak hemen: bizimugi.eu/mce