Bizi !

San-Ispiritu zubia : Bizik idatzi duen iritzi artikulu bat izenpetu dute hogei bat elkarte eta merkatari-ek

Mediabask-en ateratua 2024ko maiatzaren 16a ostegunez

SAN IZPIRITU ZUBIA: ERABILTZAILE GUZIENDAKO ERRAZKI ERABILI DAITEKEEN ANTOLAKETA SEGUR ETA ABEGITSUARENTZAT BEREHALAKO  NEURRIAK!

2018ko uztailaren 1ean, 10 hilabeteko lan handien ondotik, San-Izpiritu zubia berriz ireki zen.

Ia 6 urte daramatzaten esperimentazioek ez dute inor konbentzitu: ez oinezkoak, ez txirrindulariak, ez garraio publikoaren erabiltzaileak, ez komertsantak.

Aitzinetik ikus zaitekeen porrota: ingurumena errespetatzen duten bidaia-moldeentzat antolamendu hertsagarriak,  oinezkoendako eta txirrindulariendako ulertzeko zailak diren eta jarraikitasunik gabe diren ibilbideak, gainerako bizikleta-sarearekin konexio falta…

Ia 6 urtez, hainbat elkarteren proposamenak izan arren, San-Izpiritu zubia oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetza arriskutsuaren agertoki izan da beti, gainerako trafikoan autobusak erregularki blokatuak diren bitartean. Egoera prekario honek erabiltzaile guzien segurtasuna arriskuan ezartzen du eta gure auzoetako bizi-kalitatea kaltetzen du. Alta, trantsizio planek mugikortasun aktiboa eta garraio publikoa sustatu behar dituzte.

Ia 6 urtez, ordea, antolaketa arrakastatsuen adibiderik ez da falta izan. Hemendik ez hain urrun,  Bordeleko harrizko zubiaren arrakastak inspiratu behar lituzke gure hautetsiak: San Izpiritu  zubiak oinezkoendako eta txirrindulariendako espazio bereizi eta seguruak eskaintzeko garaia da. Baionako mugikortasunaren konbergentzia puntu hau topagune dinamiko, atsegin eta komunitate osoarentzat onuragarri gisa antolatu behar da.

Bada garaia Etchegaray jaunak eta Baionako Herriko Etxeak harturiko engaiamenduak bete ditzaten eta hiri-ingurune iraunkor eta inklusiboago baten alde ekin dezaten, gure hiriarentzat ezinbesteko eraldaketa hori lortzeko berehalako neurriak hartuz. Baionesentzat, San Izpiritu zubia errazki erabili daitekeen modukoa, segurra eta abegitsua bilakarazteko garaia da.

* Alda, APF France Handicap – délégation du Pays Basque, l’atelier vélo Txirrind’Ola, association Saint-Esprit sur le Pont, AVAP – Allons à vélo Allons à Pied, Bizi!, compagnie de théatre Nanoua, Corbo Course, galerie atelier L’Artsenal, Fanny Boulanger Yoga, fromagerie Assimans, Koraltxa la chorale féministe, L’énergie des sens, Le Bocal Bayonne, librairie Chez Simone, Maison des langues Jakinola, Maÿ jardinerie, Petit Jules / Julen Ttipia, pharmacie Saint-Esprit, Planning familial Pays Basque, relais local de l’AF3V, tatoueur Big Foot, Terre Buissonière, Unis Cités Pays Basque, Zizpa Gaztetxe.