Bizi !

Panama Papers-en urteburuko, apirilaren 3ko, ekintzarako Deia

Bizi!k deitzen du BNP Paribas helburutzat duen ekintza berri baten burutzerat, astelehenean, apirilaren 3an, BNP-k 468 offshore konpainia sortu zituela ezagutarazi zuen «Panama Papers»-en urteburuaren karietara.
Ekintza hori burutua izanen da zerga ihesa den bidegabekeriaren kontrako Elkartasunen Deiari ekarriko den erantzun bat bezala, eta aulkien herritar errekisizioetan parte hartu duen Florent Compain, Amis de la Terre-eko lehendakaria den bigarren Aulki Bahitzailearen epailearen aitzinean agertzearen kari, elkaltartasunez. Auzi hori iraganen da asteartean, apirilaren 11n, Bar-le-Duc-en.

 

2017ko apirilaren 3a BNP Paribas-k beretzat eta bere bezeroen kondu 468 offshore konpainia sortu zituela ezagutarazi zuen «Panama Papers» eskandaluaren lehen urteburua izanen da [1]. Kopuru hori ezagutarazia izan zen Monseck Fonseca abokatu bulegoko isilpeko dokumento batzuen isurketaren ondorioz. Haietan argi geratzen ziren offshore konpainia kopuru handi baten sortzea bai eta ere konpainia horien akziodunen izenak.

 

Alta, « Urte bat Panama Papers-en agertzetik landa, zerga ihesaren sistema antolatuaren aktore nagusiak oraino zigorrik gabe dira. BNP oraino Frantses Estatu mailako bankuetako txapelduna da bere offshore adarrei esker dituen 2432 milioi euroko etekinekin [2] ​” orroitarazten du ​Jon PALAIS-k, Bizi!ren bozeramaleak.

 

Apirilaren 3ko ekintza kokatuko da nazioarte mailan den #ParadisuFiskalakGeldi mobilizazio astean. Aste hori besteak beste Alliance globale pour la Justice fiscale [3]-ek eramaiten du. Ekintza horren helburua ere izanen da azpimarratzea zerga iruzurra antolatuak zerikusi zuzena duela larriagotuz doan krisi sozial eta ekologikoarekin. Ekintza bururatua izanen da Nicolas Hulot Fundazioak, Emmaüs-ek, bai eta jendarte zibileko 80 erakundek bultzatu duten « Elkartasunen Deia » [4], besteak beste « forma guzietako ezberdintasunen kontra, zerga iruzur eta ihesaren kontra, bankuen, politikoen eta multinazionalen inpunitatearen kontra » Bizi !k juntatu eta zonbait egun geroago.

Duela 2 aste, 2017ko martxoaren 11n, Frantses Estatuko bai eta nazioarteko jendarte zibileko 150 erakundek izenpetzen zuten Iritzi Artikulu bat « Akusatzen dugu » [5] non zerga ihesan, energia fosilen finantzaketan eta jende eskubideen bortxaketan ardurak zituzten enpresen sustenguan zituen eginkizunentzat BNPa gaitzetsia zen. BNP Paribas akusatuen aulkian ezartzeko deia egiten zuten, apirilaren 11n, 12 :30tan, BNP-ren Egoitza Nagusian, Boulevard des Italiens-eko 16an, Parisen. Egun horretan, COP21a aintzin aulki bahitze herritar batean parte hartu duelako Florent Compain, Amis de la Terre-eko Lehendakaria, auzipetua izanen da Bar-Le-Duc-en, BNP Paribas-k haren kontra egin salaketaren ondorioz,

 

« Gaur, BNPa akusatuen aulkian ezarri behar da, krisi klimatikoaren larriagotzean Standing Rock erreserbako Sioux-ak [6] bezalako populu autoktonoen eskubideak urratzen dituzten enpresei ekartzen dien babesan, Dakota Access Pipeline bezalako proiektua sustengatuz, edo Texas LNG eskisto gas-aren terminala Estatu Batuetan sustengatuz duen eginkizunaren gatik » bururatzen du Mattin IHIDOPEk, Bizi !ren bozeramaileak.

 

Bizi!k hitzordua finkatzen du astelehen honetan 9:00etan, Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Baionan, datorren bortxa gabeko ekintza honetan parte hartu nahi duten guziei.

[1] http://www.lemonde.fr/panama-papers/article/2016/05/12/panama-papers-bnp-et-credit-agric ole-mis-en-cause_4918174_4890278.html

[2] http://www.lefigaro.fr/economie/le-scan-eco/dessous-chiffres/2016/03/16/29006-20160316ARTFIG00 115-decouvrez-les-paradis-fiscaux-preferes-de-votre-banque.php

[3] Pour connaître le programme de cette semaine : http://www.stopparadisfiscaux.fr/IMG/pdf/vf_programme_des_actions_organisees_par_les_differentes_ass ociations_ou_syndicats.pdf

[4] https://bizimugi.eu/bizi-repond-present-a-lappel-des-solidarites

[5] http://www.amisdelaterre.org/Nous-accusons.html

[6] http://multinationales.org/Les-grandes-banques-francaises-derriere-le-projet-d-oleoduc-combattu-par-les