Bizi !

Notre Dame des Landes-ekiko Bizi-ren elkartasuna !

Justizia sozialaren aldeko Bizi ! mugimendu ekologistak gaitzesten du gaur egun Notre-Dame-des-Landes (44)-eko aireportu proiektuaren aurka bortxa-eza erabiliz ari diren militanteen kontra eramana den presio poliziala, eta sustengatzen du, larunbatan, 2012ko azaroaren 17an, aireportu proiektuaren eremuaren berriz okupatzeko deitua den manifestaldia. Ahal duten guziak deituak dira manifestaldi hortarat parte hartzerat, izena emanez auto-parteka web gunean den hitzorduan: www.wigowiz.com/carte.php?m=Etc3617

Notre- Dame-des-Landes-eko aireportu proiektua aireko zirkulazio haunditze baten logikaren barnean sartzen da eta logika hori baliabideen harrapaketari esker eta berotegi efektuzko gasen isurketa haundiei esker posible da. Dudarik gabe, hori ez da bateragarri uzkailketa klimatikoaren kontrako borrokarekin. Proiektu horrek gainera mehatxatzen ditu laborantza lurrez eta gune bustiz osatuak diren 2000 hektareak

Etxe frangoren huste eta suntsitzeak, Estatuaren indarren bidez gunearen okupazioa eta koherentzia eskaseko erabaki politikoaren fruitu den proiektuarekin bat ez datorren jendartearekin eztabaidaren errefusatzea, edozoin prozesu demokratikoren kontra doaz.

Bizi ! mugimendua, Euskal Herria zeharkatuko duen behar gabeko proiektu  hondagarria den AHTaren aurkako koordinaketan sartua da. Ondorioz, Bizik! salatzen du Frantses Gobernuak duen borondatea, kosta ahala kosta Notre-Dame-des-Landes-en « Ayraultport »aren eraikitzeko.

Ber maneran, galdezkatu nahi dugu kointzidentzia bat. Hara nola, Bernard Hagelsteen, 2007a eta 2009 artean Loire-Atlantique eta Pays-de-la-Loire-eko Prefeta izan da, eta ondorioz berak du jarraitu aireportuaren proiektua. Ber pertsona da gaur egun Vinci-ren kide, ASF, Vinci-ren filialak, kontratatu duelarik. Alabainan, aireportuaren proiektuak, Vinci taldearen probetxuko den Publiko eta Pribatuaren arteko Elkarlana (PPP) egitura du.

Gobernua deitzen dugu zentzu onaren erakusterat, duela 40 urte pentsatua den eta gaur egun petrolioaren guttitzea eta klima aldaketaren kontrako borroka diren erronkekin arras desfasean den proiektu hori bertan behera utziz.