Bizi !

McDonald’s iragarkiak Lurrama azokaren denboran, onartezina

Nola jasan ditzakegu McDonald’s iragarkiak B.A.B osoan gaindi, “Laborantza herrikoiaz bizi eta elika gaitezen” lema duen laborantza herrikoiaren azokaren denboran?!

McDonald’s jan txarra da, kulturen estandarizazioa eta hirugarren mailako laborantza, klimarako eta biodibertsitaterako ezin txarragoa, mundu osoko laborariak lehian ezartzen dituena…

Publizitateak gure laborantza eredua sabotatzen du. Haren mugatzeko neurriak hartzeko garaia da.

Frantses Estatuan, enpresen %1,6k bakarrik publizitatea egiten du. Horien artean, merkatuaren erdia 200 iragarle handik monopolizatzen dute. Ez diegu utzi behar gure bizimoldea, gure nahiak eta gure beharrak inposatzen.

Karine Jacquemart-ek, Foodwatch GKEko presidenteak, haurrei zuzenduriko gizen, azukre eta gatz sobera duten produktuen publizitatea debekatzeko eskatu zuen Lurrama-ren estreinan.

Ipar Euskal Herrian, gure hautetsiek espazio publikoetako publizitatea murrizteko neurri boluntaristak ezarri behar dituzte ondoko RLPi edo tokiko publizitatearen araudian.

Zure aldi da: salatu iezaguzu edozein publizitate kaltegarri (klima, osagarria, sexismoa…)!