Bizi !

Macron ken dezagun! G7rako 125 presidente-potret deslotzeko deia

125. 2019 urte honetan 125 egun behar izan dira frantses Estatuak bere aztarna ekologikoa gaindi dezan.

Urtero, gainditze-egun hori gero eta goizago dator urtean zehar.

Joan den maiatzaren 5etik, urte batez planetak berriztatzen ahal dituen baliabide naturalak kontsumituak ditugu. Geroztik pasatzen den egun bakoitzeko, ekosistemen gain, gaur egun sortzen diren haurren gain, baina gero eta gehiago, gure gain ere dugun zorra da. Harraparia den sistemaren zorra da. Sekulan ordaindua izanen ez den zor bat, aldaketa klimatikoari eta bioaniztasunaren desagertzeari gehitzen zaiona.

Estatua aldaketa klimatikoaren aurrean alfer egotearen kontra, «Mende honetako Afera»-ren bidez 2 milioi pertsonak izenpetu helegite juridikoari, frantses gobernuak eman dion «ez dugu norabidez aldatuko» erantzunari ihardetsiz, joan den otsailaren 21ean Action Non-Violente COP21 (ANV COP21) herritar mugimenduak desobedientzia zibileko kanpaina berri bat hasi zuen. Helburua: Emmanuel Macronen presidente potreten kentzea edo deslotzea, presidentearen ingurumen eta arlo sozialeko politiken hutsegitea salatzeko: Macron murrutik kentzea edo ateratzea, hari erakusteko aldaketa klimatikoaren jatorri eta ondorioak, edota politika liberalen desmasiak, eta herria zeharkatzen ari den ingurumen eta alor sozialeko oldarraldia entzunarazteko.

Geroztik 39 presidente potret errekisatu dira Estatu osoan. Nahiz eta bortizkeriarik gabekoak eta sinbolikoan izan, ekintza horiek Frantses Errepublikaren Presidentearen zain minbera bat hunki dute iduriz: 79 pertsona entzunak izan dira, 43 atxiloturik egon dira, 33 miatuak eta jadanik 8 auzi programatu dira, eta gure sostengu osoa merezi duten 31 ekintzaile ez bortitzak, auziperatuak dira. BLAT, terrorismoaren aurkako borroka bulegoa ahantzi gabe. Neurriz kanpoko errepresio honen aurrean, klimaren aldeko ekintzaileen deliberamendua ez da eztitzen.

Deia:

Presidentearen potret hauek gero eta gehiago kentzeko deia zabaltzen dugu, 125 potret hartu arte –haren aztarna ekologikoa gainditzeko 125 egun beharrezkoak izan baititu Frantziak – eta hau, Biarritzen, agorrilaren 24tik 26ra burutuko den G7 gailurra baino lehen.

Mundu osotik etorri 3 500 kazetariei zuzenduz, honakoa salatzea izanen da lortu beharreko helburua kari horretara: Macron presidenteak Estatu mailan daraman politika ingurumen eta justizia sozial alorrean ez zaiela batere egokitzen nazioarte mailan adierazten dituen diskurtso handi eta ederrei, hauen arabera, klimaren aldeko lider gisa agertzen baita mundu mailan.

Frantzia arrunt urruntzen da Pariseko Akordiotik, jakinez hau jadanik arrunt eskasa zela: 2017an, klima-energia Behatokiak dio Frantziak berotegi-efetuko gas isurketa % 6,7z gainditu duela berak finkatu helburuen arabera. 2018an, berriz ere emendatzen dira berotegi-efetuko gas isurketak (+% 2,7). Azkenik, Frantziako isurketak murriztea oztopatuko duten egitasmoen zerrenda beti eta luzeagoa da: Estrasburgoko Grand Contournement Ouest, Charles de Gaulle aireportuaren handitzea, Europacity mega merkataritza-gunea etab.

Aldi berean, zientzialariek alerta piztu dute GIECen 1,5°C txostena eta espezieen desagertzeaz IPBESek atera berri duen txostenaren bitartez; aldi berean gazteria, nazioarte mailan, klimaren alde, bi hilabete barne bigarren greba egitekotan da, maiatzaren 24 honetan; aldi berean, milaka herritarrek martxa batzuk antolatuko dituzte urgentzia klimatikoa deiadarkatzeko seigarren aldiko sei hilabetez, maiatzaren 25 honetan, Emmanuel Macronek begi bistakoa dena ukatzen segitzen du, «azken bi urteotan urrats anitz» egin direla klimaren alde aitzakiarekin, bi instituzio berri sortzearekin kontentatuz: «herritar hitzarmen» bat eta «defentsa ekologiko kontseilu» bat.

Presidente baten arduragabekeria historikoa salatzen dugu, larriagotzen eta lasterragotzen ari den klima aldaketaren aitzinean, soilik bilkurak, alegiazko kontzertazioak, epe luzerako helburuak proposatzen dituena, baina horien betetzeko neurri konkretu, anbiziotsu eta berehalako pikorik ez.

Gobernuak oraindik ez du ulertu, ondorioz errepikatzen diogu: gure gizarte eredua erabat aldatu behar dugu, baita gure bizimoldeak arrunt aldatu ere, gradu hamarren bakoitza salbatzeko, oraindanik! Lurrean bizitzeko baldintzak salbatzeko urte zonbaitzuk baizik ez zaizkigu gelditzen.

Hara zergatik masiboki ekintzara pasatzera deitzen dugun, denetan Frantzia metropolitanoan eta itsasoz-bestalde, eta, beti modu ez-bortitzean, presidentearen potretak dauden toki guzietatik kentzera (Herriko Etxeak, eraikin administratibo edo publikoak…).

Kentze bakoitzak aldarrika ditzake bere arrangura eta aldarri ekologiko eta sozialak: klimaren aurkako proiektu zikinak, osasun arazoak pestizidei edo aire kutsadurari lotuak, lobby eta arduradun politikoen arteko kolusioa, zerga ihesaren eskandalua baita aberatsenek aprobetxatzen dituzten zerga habiak, jarduera kutsatzaileentzako diru-laguntzak, errepresioa eta gobernu honen ikuspegi sozialaren eskasia ahantzi gabe.

Sinboloak defendatzen dituzte, bizia defenda dezagun. Borrokarik ederrena delako, deusek ez gaitu geldituko.

Lehen izenpentzaileen artean :

Manon Aubry, tête de liste FI aux européennes,
Clémentine Autain
, députée de Seine Saint Denis,
Geneviève Azam, économiste, membre d’Attac,
Julien Bayou, porte-parole EELV,
Christophe Bonneuil, du CNRS,
François Boulo, Gilet Jaune
Pauline Boyer, porte-parole d’Action non-violente COP21,
Juan Branco, avocat docteur en droit,
Florent Compain, président des Amis de la Terre,
Philippe Corcuff, sociologue,
Thomas Coutrot, économiste,
Alain Damasio, écrivain,
Cyril Dion, réalisateur, auteur,
Clémence Dubois, chargée de campagne pour 350.org,
Txetx Etcheverry, membre Coordonation Bizi,
Jean Gadrey, économiste,
Jérôme Gleizes, conseiller EELV de Paris,
Emilie Hache, philosophe, maîtresse de conférences,
Nicolas Haeringer, chargé de campagne pour 350.org,
Anne Hessel, Pacte Finance Climat,
Michel Husson, économiste,
Pierre Khalfa, économiste,
Pierre Larrouturou, économiste,
Priscilla Ludosky, Gilet Jaune
Alain Lipietz, économiste,
Frédéric Lordon, philosophe,
Cécile Marchand, chargée de campagne des Amis de la Terre,
Daniel Mermet, journaliste,
Corinne Morel-Darleux, militante écosocialiste et auteure,
Elodie Nace, porte-parole d’Action non-violente COP21,
Fabrice Nicolino, journaliste, militant écologiste,
Les Ogres de Barback, artistes,
Jon Palais, porte-parole d’Alternatiba,
Mathilde Panot, députée FI,
Cyril Pedrosa, auteur de bande dessinée,
Gilles Perret, réalisateur,
Malika Peyraut, porte-parole des Amis de la Terre,
Marie Pochon, coordinatrice générale de Notre Affaire à Tous,
Michèle Rivasi, député européenne,
Barbara Romagnan, militante féministe, Generation.s,
Marie-Monique Robin, réalisatrice,
François Ruffin, député FI,
Pablo Servigne, chercheur,
Jacques Testart, biologiste,
Marie Toussaint, juriste, candidate EELV aux élections européennes,
Rebecca Wangler, porte-parole d’Alternatiba