Bizi!k bere kide eta laguntzaile guziak deitzen ditu saldo handian parte hartzerat larunbatean, urtarrilaren 12an, “Elkarbizitzan eta bakean oinarritutako etorkizun baten alde” lemapean iraganen den Orain Presoak manifestaldian.
Hitzordua emana da, 17:00etan, Baionan, Errepublikako plazan (Tren geltoki ondoan).
ETA erakundearen armagabetzea ahalbidetu zuen Bakegileen dinamika herrikoiaren ondorioz, frantses gobernuak Euskal Herrian esperantzari eta bake perspektiba iraunkor bati indartzea ahalbidetzen zuen elkarrizketa eta presondegi politika bilakaera baikor baten fasea ideki zuen.
Tamalez, Madrilen gobernu berria osatu denetik geroz, frantses justizia ministeritzak eta gobernuak aitzinatze guziak blokatu dituzte, eta bistakoak diren presoen hurbilketa edo zigor arintzeen eta baldintzapeko askatasunen normaltasunez lortzeei amaiera eman. Presoen familientzat eta Euskal Herrian berriz adiskidetze eta elkar bizitza berri baten aldeko dinamika zaleentzat, berri txarra da. Eskubideen errespetuaren arloan eta preso eta haien familientzat legeen aplikazioaren arloan, gibelatze argi eta kaltegarri bat da.
Euskal Herrian etengabeko gatazka eta tentsioa ezagutu dituzten azken 80 urteetan aitzinekorik gabea den parentesi horren hesteaz ezin gara etsitu. Mobiliza gaiten masiboki urtarrilaren 12an, gobernuari eta Nicole Belloubet ministroari galdegiteko behin betiko buka dezan, euskal kasuan, mendeku eta errebantxa logikekin eta berriz lotu dadin ahal bezain laster justizia eta atzerabiderik gabeko bake orokorraren egiazko izpirituari.