2010an, BIZI!ren txirrindulari buruzko herritar diagnostikoa
1000 txirrindulariren erantzunei esker osatua izan da.
Horri esker, eguneroko txirrindularen erabilpena mugatzen duten
50 gune berezi identifikatuak izan dira.
Diagnostikoaren txostena aurkeztua izan da hainbat elkargo publikori
(SMTC, Angelu, Aturri Euskal Kosta Hirigunea, 64eko Kontseilu Orokorra).
Hobekuntza batzu egiaztatuak izan badira ere
(Hirigunearen partez txirrindula ibilbide eskema baten ikerketa,
Baionako San Espiritun txirrindularientzat bi norabideko ibilbidearen antolaketa),
hiri antolakuntzan, txirrindularen konduan hartzea oraino eskasa da.
Aldiz, moztura gabeko txirrindula sare baten sortzerik ez bada,
txirrindulak beren garajetan egonen dira!
Abiaduraz aldatzeko garaia da gure hirien txirrindulari buruzko politiketan!
Txirrindula ibilaldi aldarrikatzaile bezain alaia den TXIRRINDULA MARTXAREN egiteko garaia da!
Hitzordua larunbata honetan, 2011ko ekainaren 25an
10:00etarik goiti, Chaho kaian BAIONAN:
txirrindula feria txirrindulak saltzeko, erosteko edo trukatzeko.
konponketa tailerra txirrindularen mekanikari buruz ikasteko
(abiaduren martxen doikuntza, gurpil zilatuak, etab.).
tresna ezberdinen entsegua : txirrindula etzanak, atoidun txirrindulak,
txirrindula elektrikoak
EGUERDIko: motxilatik ateratako bazkari partekatua Errobi bazterrean,
bakoitza gomitatua da edateko eta jatekoaren ekartzerat.
15:00n, Askatasunaren plazan hitzordua (Baionako Herriko Etxean)
TXIRRINDULA MARTXAren abiatzerentzat:
GOAZEN DENAK, HIRIAN TXIRRINDULAZ!
10 km–ko ibilbidea, xahala da, denek egiteko gisakoa.
(BAB (Bizikletaren Aldeko Bidea) – Aturri Bazterrak – San Ezpiritu –
Baionako Cordeliers karrikako Txiribogaren aurrerat heltzea)
Zatozte denak, familian edo/eta lagun giroan!
Zuen guzien gainean kondatzen dugu!