Euskal kostaldean, luxuzko bigarren etxebizitzaren ukaiteko gure dretxoen alde!
Gazterik ez, gazteluak bai!
Pobreak urrunago, itsasoa ederrago!
Langile xumeak ez dira ongi etorriak!
Gure lehentasuna:bigarren etxebizitza!
Azken urte hauetan m²-aren eta alokairuen prezioak molde ikaragarrian goititu dira, baina ez aski. Oraino sobera biztanle badira urte osoan bizitzen direnak hemen gaindi, eta haietarik batzuk Rolexik gabe gainera!
Joan bitez baserrira edo Landesetara bizitzera, beren beharrentzat egokiak diren egoitza xumeetan metatzera, BABn gaindi egunero diren auto ilaretatik aldaketa eginen die!
Milioidun eta akziodunen arteko elkartasuna, hau bai txapelduna! Mobiliza gaitezen! Atera zuen buruko eder, zetazko lepoko eta mokasinak, gona eder eta jantzi dotoreak, Iparraldeko etxebizitzen prezio gero eta goragoen aldeko pankartekin!
Hitzordua, larunbatean, maiatzaren 1.ean, 10:30ean, Baionako geltokian
Euskal Herrian bizi EROSI nahi dugu!
Etxe bat, aberats bat!
Manifestaldi hau CGT, SNUipp FSU64, LAB, Gazte ekintza-action jeunes, EBA, Etorkinekin, Bizi eta Théâtre occupé-Antzoki okupatuak antolatzen duten manifestaldi bateratuan sartzen da. Eskuorri komuna hemen da: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2021/04/M1-2021-Tract.pdf
Parte hartzeko deia!
- Laguntzaileei deia: Laguntzaile izaiteko prest izanez geroz (logistikan, komunikazioan, animazioan parte hartzeko, etab.), milesker izena hemen emaiteaz: https://forms.gle/7EgLvE9k7wLspKCR7
- Ea falta ditugun leloak asmatzen dituzuen? Zuen oharren beha gira! : https://link.infini.fr/a-vos-commentaires Milioidun eta akziodunen arteko elkartasuna, hau bai txapelduna! Mobiliza gaitezen!
- Facebook-eko gertakaria, parteka gustian: https://fb.me/e/29aFACXef