Ekainaren 23an ostegun huntan 9:15ak airean, Jusqu’au retrait kolektiboko 50 bat militantek ekintza bat burutu dute Baionako suprefeturan. Lan legea eta gobernuak sindikatuen manifestaldia debekatzen entseatu izana salatzea zen asmoa.
Poliziak suprefeturaren sarrerak hetsi zituen eraikinaren okupazioa eragozteko. Bainan Bizi!-ko 5 militantek barnera sartzea lortu dute, eta bertatik lan legearen kontrako mezuak agerian eman dituzte oren laurden batez. Polizia agertu da militanteen atxilotzeko, lurrean errestaka ereman dituzte gertakari latzik sortu gabe.
Militante bat zanpatua:
Aldiz, behin kazetariengandik urrundurik, suprefeturaren pasabide batean, poliziak 5 militantetarik 1, Txetx Etcheverry, Bizi!-ko animatzaile nagusietariko bat lurrean etzan dute, triparen gainean eta aurpegia lurrari begira ezarriz.
Hor gertatu da zinezko zanpatzea polizia gizon baten partetik (Txetx-ek ez duena ezagutzen) Txetx-en kontra pertsonalki “Nardatzen gaituzu, zutaz aspertuak gira, etab” erranez. Polizia gizonak matraka ukaldi franko eman dizkio Txetx-i bere bizkar eta hanken gainean, eskuburdinekin bizkarrean loturik zela beti, 2 rangers ukaldi bortitz eman dizkio bisaian.
Txetx-en burua bere indar guziarekin zapatu du lurrean, honek lepoa makurtua zuelarik. Txetx-ek protestatu du erranez bizkar hezurreko gainekaldean presio azkar bat senditzen zuela eta “lapinaren golpea” arriskatzen zuela. Nahiz eta prostetatu, polizia gizonak bere zapatzea segitu eta azkartu du.
Ikuskizun hau, ezin onartua eta ezin ulertua (Bizi!ren militanteek ez zuten polizien gan inolako jestu edo ele desegokirik, eta bestenaz ere dena lasaiki joaiten zen), gelditu da zonbait minutaren buruan.
5 militanteak atxiloturik egon dira (13:30tan ateratzen zirelarik). Txetxen egoera bertan mediku batek ikertu du eta mediku horren agiriak baieztatu du hainbat zauri eta odoluri bazirela Txetxen zangoetan, besoetan, bizkarrean eta bisaian.
Bizi! ez da iziarazia izanen horrelako jokamoldeekin. Bizi!, mobilizazioen eta ekintzen bidez, inoiz baino deliberatua da lan legearen kentzea lortzeko. Bizi!k gobernu horren eta bere politiken lerratze autoritario eta hilgarria gaitzesten du.
Inoiz baino gehiago mobilizatuak !
Gomitatzen ditugu ahal bezain bat jende 49,3 km-etan parte hartzerat lan legearen zentsuratzeko. Abiatzea iraganen da 5 Marines Etorbidean, PS-eko legebiltzarkidearen diputatu egoitzan, eta txirrindularien taldea Ziburura buruz joanen da, Euskal Kostako beste legebiltzar kidea den Sylviane Alaux-ren diputatu egoitzaruntz. Mobilizazio hortan osoki edo partzialki parte hartzen ahal da. Xehetasun gehiagorentzat: bizimugi.eu/49-3-km-en-velo-pour-censurer-loi-travail
Ez dugu amore emaiten! Irabaziko dugu! Lan legea kendu!
Langabeziaren eta pobreziaren kontra, politika bakar bat, ber maneran soziala eta ekologikoa:
lana eta aberastasunak banatu!
Bizi!