Larrialdi klimatikoa eta etxebizitzaren krisia, borroka bera!
Manifestaldi handia “Herrian bizi eta aloitu! Espekulazioari ez!”
larunbat honetan, azaroaren 20an, 15:00etan.
Astearte honetan, azaroaren 16an, Biziko Bizileku-Habitat taldeko ekintzaileek BABra heldu diren automobilistak sentsibilizatu dituzte, larrialdi klimatikoa eta etxebizitza krisiaren arteko loturaz “Herrian bizi eta aloitu! Espekulazioari ez!” larunbat honetako azaroaren 20ko, Baionako manifestaldira gomita luzatuz. Klima-larrialdiari eta klima-aldaketaz gehien kaltetuak diren herrialdeen erronkei erantzun eraginkorrik eskaini gabe iragan den Glasgowko COP 26aren bukaera eta zonbait egun geroago, elkarte altermundialistak oroitarazten ditu etxebizitzaren krisiaren ondorioak klima nahasmenduan.
Bizi elkarteak Angeluko Compagnet (Sutar) biribilgunean “Lan eremutik hurbil bizitzeari eta aloitzeari, BAI!” banderola bat agerian eman du. Helburua? BABn bizi ez diren eta, hala ere, aktibitateak bertan dituztenen gana joaitea. «Guretzat, lotura handia da bizi dugun etxebizitza krisiaren eta larrialdi klimatikoaren artean. Etxebizitza eskuratzeko zailtasunak eta lan eremuen zentralizazioak biztanleriaren zati bat etxetik lanerako bidaia inportanteak egitera behartzen ditu, bidaia horiek berotegi-efektuko gasak sortzen dituztelarik” dio Anais Herbodeauek elkarteko bozeramaileak. Biribilgune hau puntako orduetan auto ainitzeko erabiltzen dutelako hautatu da, Ipar Euskal Herriko biztanle batzuentzat derrigorrezko pasagunea delako: BABen diren lanpostuen herena baino gehiago hirigunetik haratago bizi diren langileek okupatzen dituzte (iturria Begi # 1 https://www.communaute-paysbasque.fr/fileadmin/user_upload/mediatheque/kiosque/BEGI_FR-1.pdf).
Garraio politikatik aparte pentsatua den urbanizazio anarkikoaren prezioa ordaintzen ari gira. Horrela, gaur egun, Euskal-Aturri lurraldean etxetik lanerako bidaien % 83 autoz egiten dira, Estatu frantsesean % 70 autoz egiten direlarik (INSEE 2015). Gaur goizean, Biziren ekintzaileek sentsibilizazio ekintza errepide hori erabiltzen duten auto kopuruaren zenbaketarekin uztartu dute. 2860 auto baino gehiago zenbatuak izan dira, barnean pertsona bakarra zuten 2355k barne. «Lurraldeko biztanleei beren lan eremuetarik hurbil bizitzea ahalbidetzeko garaia da. Ezagutze penagarri horrek Mugikortasunen Sindikatua hunkitu behar luke eta lan gehiago egitera bultzatu behar luke bere buruari eman helburua (oso apala bada ere) betetzeko hots 2030erako autoaren modalitatearen partea % 70etik % 52ra murriztea. (iturria https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre/se-deplacer/le-plan-de-deplacements-urbains) ”, Biziko Romain Dussault bozeramailearentzat.
Bizitegien sektorea Ipar Euskal Herrian berotegi-efektuko gasen isurpen handiena dutenetan hirugarrena da. Garraioaren sektorea aldiz bigarrena (Iturriak: Ipar Euskal Herriko Klima Planaren Diagnostikoaren Txostena). Bi sektore hauek biziki lotuak dira etxebizitzak lan eremuetarik urrun izaiteari, higiezinen prezioen inflazioari eta urte osorako alokatzeen eskasteari.
Bizi Elkarteak “Herrian bizi eta aloitu! Espekulazioari ez!” manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen du eta hitzordua larunbat honetan, azaroaren 20an, 15:00etan Baionako San Andres Plazan emaiten hautetsiei etxebizitza politika anbiziotsu bat martxan jartzea eskatzeko, Euskal Herrian bizi eta lan egin nahi dutenentzat.