Bizi !

Krisi energetikoa, etxebizitza: Lepo luze bat ez da aski!

Astelehen honetan, urriaren 3an, Mundu miailako etxebizitzaren egunak oroitarazi digu guzien etxebizitza duinaren oinarrizko eskubidea eta etorkizunean pertsona oro aterbetzeko dugun erantzukizun kolektiboa.

Azken denbora hauetan, Presidentearen gehiengoak neurritasun energetiko indibidualaren aldeko iragarpenak biderkatzen ditu: lepo luzea janztea, lehorgailua uztea eta zuriketen hedagia erabiltzea, beroki bat soinean ezartzea … Gaizki isolatuak diren etxeetan bizi diren 5 milioi familia baino gehiagok ez dutelarik beren etxebizitzak behar bezala berotzen ahal, edo prekarietatean sartzen dituzten energia faktura gero eta karioagoei aurre egiten dietelarik, gobernuak familia horiei eman nahi die ardura!

Krisi energetikoak, sozialak eta klimatikoak osoki lotuak dira, eta eraikuntzaren sektorea da haien kausen eta haien konponbideen eragile bat: neurritasun eta eraginkortasun neurri estrukturalak beharrezkoak dira.

Energia gehien kontsumitzen duen sektorea izanki, eraikuntzak du lehentasuna klima-aldaketaren kontrako borrokan eta Frantziako trantsizio energetikoan: hirugarren sektoreko eta bizitegietako eraikinek Frantziako urteko kontsumo energetikoaren kasik erdia ordezkatzen dute, eta berotegi-efektuen gasen %23 sortzen dute!

Gainera, energia da etxebizitzara bideratzen den etxeko gastuaren bigarren kargua, alokairuen ondotik. Energiaren prezioen emendatzeak milioika familiaren prekarietatea areagotuko du.

Alta, Ipar Euskal Herriak etxebizitzari lotuak diren hainbat erronkari buru egin behar dio, izan dadin etxebizitza duin bat eskuratzeko, eraikinak lurraldeari eta klima-aldaketari egokitzeko edo xuhurki lurrak eta baliabideak kudeatzeko.

Erronka horiei lehen erantzuna emateko, Bizik eta “Xuhurtasun zoriontsu eta sortzailearen” aldeko mugimenduak lan-talde bat sortu dute “Bâtiment frugal sud-Aquitaine”-ren ituna lantzeko, azken honek funtsezko bi arau defendatzen dituelarik:

1-Etxebizitzen arraberritzea, lehentasunezko iragazki-termikoak: Ez direlarik ongi isolatuak, etxebizitzak zinezko iragazki-termikoak izaiten ahal dira, osasun arazoak, aisetasun eza eta energia-kontsumo handia eragiten dutenak. Frantses Estatuan, etxebizitzen %17 iragazki-termikotzat hartzen dira. Ondorioz laguntzak bideratu behar dira eraikin horien isolamendua bultzatzeko eta arraberritze globalak kontsumo-energetiko apala xedetzat ukan behar du. Gaur egun gehienik egiten diren arraberritze partzialen emaitza energetikoak eskasak dira eta.

ADEMEren arabera, etxebizitza kolektiboekin den eraikin bat eraikitzeko arraberritzeak baino 80 aldiz material gehiago behar du (ekipamendu teknikoa kanpo). 14.000 etxebizitza baino gehiago hutsik dira Ipar Euskal Herrian. Horietan inbertitzeak etxebizitzak sortzea ahalbidetuko luke eraikuntzaren karbono-aztarna mugatuz.

2- Arraberritu (eta eraiki) molde xuhurrean.

Arraberritzeek eta eraikuntzek (beharrezkoa denari mugatzeko) nahitaez xuhurrak izan behar dute, aterabide errazen bidez, tokiko klimari eta erabiltzaileen beharrei egokitua:

  • Eraikinaren beharrei erantzutea, inguruneak eskaintzen dituen baliabide berriztagarri eta doakoak baliatzen dituzten neurri pasiboen bidez (eguzkia, argia, lurra, etab.), kalitaezko etxebizitza ekonomo, ekologiko eta sano baten lortzeko neurri aktiboak (berotze muntadura, argiteria…) erabili aitzin.
  • Energia beharren estaltzeko, ber-erabilpenetik eta jatorri biologikotik datozen materialak eta energia berriztagarria erabili.

Egun hau mundu mailako beste egun bat gehiago ez dadin izan, Bizik dei egiten die lurralde honetako botere publikoei, etxebizitza sozialen arrandan emaileei, jabeei eta biztanleei etxebizitza sano, energetikoki eta karbono ikuspundutik ekonomo baten alde mobilizatzeko, egungo klima eta energia erronkei buru giteko.

Carole Ternois, Biziren Habitat Etxebizitza lantaldekidea

Energia arloko arraberritzeen Behatoki Nazionalaren arabera, 5,2 milioi energia-iragazki badira (F eta G kategorian sailkatuak) franses Estatuan.

Trantsizio Ekologikoaren Ministerioaren arabera: https://www.ecologie.gouv.fr/construction-et-performance-environnement-du-batiment

Berdin