Bizi !

Koronabirusa: Eta etorkizuna… hemen balitz? Ipar Euskal Herrian deskonfinamenduko liburuxka

Deskonfinam enduaren liburua da. Konfinamendu garai luze honen azken astean egina izan den, “Eta etorkizuna…” proiektua astelehen honetan, maiatzaren 11n plazaratua da. Lehenik formatu elektronikoan, eta ondotik, ostirala, maiatzaren 15etik landa, paperezko liburuxka baten formatuan, urririk banatua izanen dena okindegietan, saltegi ezberdinetan, elkarte eta kirol egoitzetan, eta berriz idekiak izanen diren bezain laster, Ipar Euskal Herriko ostatuetan, lehen argitaraldia 5 000 aletan egina delarik.

Hemen klikatu liburuxkaren PDF bertsioa eskuratzeko!

Eta etorkizuna…” proiektua Marie Cosnay eta Txetx Etcheverry-k egin testu batez eta Magali Etcheverria-k egin irudietaz osatua da, Jurgi Ekizaren kantu batez eta Edgar Morin-en gibelsolasaz lagundua delarik (*).

Nolabaiteko “utopia errealista” bat da, mundua eta gure biziak nolakoak izaiten ahal litaizken irudikatzen duena, Covid19-aren krisia honetaz baliatzen bagira gure jendarteari buruz eta gure eguneroko biziko alienazioek gordetzen dituzten nahikunde eta xedeei buruz galdezkatzeko, eta beheretik hasiz dena birpentsatzen badugu, hots birtokiratze jasangarri eta solidario bat asmatzen badugu.

Horren bidez publiko zabal bati nahi zaio proposatu “normaltasuna zen bidegabekerira itzultzea” errefusatzea, koronabirusaren krisi honetarik landa. Eta parada baliatzen baginu, alderantziz, gure lurraldeen metamorfosi ekologiko eta sozialaren abiatzeko? Horrek, zer mundu ahalbidetuko luke hemenik zonbait hamarkadaren buruan?

Liburuxka hau Bizi! eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak argitaratua da. Osoki herritar suskripzioaren bidez finantzatua izanen da. Ekarpena, xumea bada ere, interneten bidez egiten ahal da, segurtatua den ordainketa moldearekin:  https://www.helloasso.com/associations/bizi/collectes/et-si edo Biziren izenean den txeke bat helaraziz honako helbidera: Bizi, Cordeliers karrika, 20.- 64 100 Baiona.

(*) «Eta etorkizuna…» proiktua hitz laburretan:

Eta etorkizuna… hemen balitz?” testuaren idazleak:

Marie Cosnay, autorea eta antzinako testuen itzultzailea, 2020an argitaratu zuen «If», Ogre argitaletxean eta «Voir venir, écrire l’hospitalité», Mathieu Potte-Bonneville-rekin, Stock argitaletxean.

Txetx Etcheverry, klima eta justizia sozialaren aldeko militantea, Euskal Herriaren metamorfosi sozial eta ekologikoaren alde lan egiten duten hainbat egitura eta antolakuntzaren sortzean parte hartu du.

Gibelsolasaren idazlea:

Edgar Morin, frantses soziologo eta filosofoa, autorea, hainbat libururen artean «La Méthode», Le Seuil argitaletxean; «Introduction à la pensée complexe», Le Seuil argitaletxean; «Pour une politique de civilisation», Arléa argitaletxean ; «Les souvenirs viennent à ma rencontre», Fayard argitaletxean.

Liburuxkaren prestatzaile eta ilustratzailea:

Magali Etcheverria, beregain den grafista eta Biziko militantea Baionan, bere gaitasunak, gogoko dituen kausak defendatzen dituzten erakundeen alde ezartzen ditu.

Bihar” kantuaren hitzen eta musikaren idazlea:

Jurgi Ekiza, euskal kantagintzako kide aktiboa, aldi berean garatzen ditu bere proiektu garrantzitsuenak (Willis Drummond hirukotea eta bakarkako Ekiza proiektua), bazterrreko proiektu bat (Erabatera), eta hainbat elkarlan. «Baldin, eta…» proiektuarentzat sortu den eta konfinamendu garaian 4 egunez osoki etxean egin den Bihar kantuaren autore-musikagile-jotzaile-kantaria da.

Liburuxka hau Bizi! eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak elkarlanean argitaratua da. Urririk zabaldua da. Lehen argitalpena 5 000 alekoa da. Osoki herritar suskripzioaren bidez finantzatua da. Zuen ekarpena, xumea bada ere, interneten bidez egiten ahal duzue, segurtatua den ordainketa moldearekin:  https://www.helloasso.com/associations/bizi/collectes/et-si edo Biziren izenean den txeke bat helaraziz honako helbidera: Bizi, Cordeliers karrika, 20.- 64 100 Baiona. Milesker handi bat aitzinetik!

«Bihar» kantuaren entzuteko hona joan: https://soundcloud.com/user-534908115/bihar-jurgi-ekiza-9maiedo ondoan den QR Kodigo erabili :