Bizi !

Klima garraldia: Bizik Biarritzeko Ama Birjinaren Arroka molde bitxian beztitu du, buruzagiek hartu neurrien eskastasuna salatzeko.

2021eko  uztailaren 9 honetan Biarritzen, Biziren ekintzaileak Ama Birjinaren Arrokara hurbildu dira Ipar Euskal Herriko jendartea mundu eta Estatu mailan gaur egun diren hondamendi klimatikoen larritasunaz ohartarazteko. Militanteek Ama Birjina eta Jesus beztitu dituzte txapela eta eguzki betaurrekoak ezarriz, mundu osoan nehoiz ez bezalako berote handiak bizitzen direlarik, begi keinu bat eginez larrialdi klimatikoari aurre egiteko buruzagien ekintzen eskasia gaitzesteko.

Uda guziz, tenperatua gero eta handiagoek eta euri kopuruen ttipitzeek goratzen dute hondamendi naturalen arriskua mundu osoan zehar. Hondamedi horiek ainitz biztanleren egunerokoa hunkitzen dute eta gaur egun horrelako gertakariei ohituratuak ez diren herriak dira hunkituak. 14 egunez, planetak ezagutu ditu 49,6°C Kanadan, 51°C Estatu Batuetan, 48°C Siberian, 50°C Iraken, azken hamar urteetako berote gaitzena New Delhin, uholde larriak Japonian, gosete klimatikoa Madagaskarren, oihanetako suak Kalifornian, Zipren eta Siberian, gertakari klimatiko horien ondorioz ehundaka pertsona hil direlarik eta milioika biztanleren bizi baldintzak kaltetuak izan direlarik.  

Estatu mailan, ez baldin bada norabidez aldatzen eta IPCC-KAGAT-en proiekzio «ezezkorrena» gauzatzen bada, gertakari horien maiztasuna 5 aldiz biderkatua izaiten ahal litaike 1981-2010 tarteari konparatuz eta hemendik 2100 arte, maiatza ondarretik urria arte gertatzen ahalko dira. Météo-France-ek argi uzten du «hilabete bat baino gehiago iraunen duen tartean biderkatuko diren gertakari horiek gehituko dira eta bi hilabete baino gehiago iraunen duten etengabeko bero aldiak gertatzen ahalko dira. Azken urteetan ikusi diren beroaldiak errex gaindituak izanen dira

 ”Muturreko gertakari klimatiko horiek oroitarazten digute duela 12 urte Bizik defendatzen duen ekiteko premia. Frantses gobernuak bere hitza jan du eta paretari buruz garamatza mamirik gabe utzi duen bere Klima Legearekin. Mobilizatzen segitu behar dugu buruzagiek larrialdiaren heina duten neurriak hartzera bultzatzeko. Joan den udan Ipar Euskal Herrian bizi izan den 41,9°C tenperatua bezalako errekorrekin ikusi dugu, deus ez badugu egiten, hondamendi klimatiko horien biderkatzea ezingo da saihestu Estatu mailan edo Ipar Euskal Herrian.” dio Thibaut Godin-ek, Biziren bozeramaileak.

Larrialdi klimatikoaren kontrako borrokaren ikuspegitik elkarte eta erakunde ekologistek eskasa kontsideratu duten Macron-en agintaldia izigarri kritikatua den Klima Lege batekin bukatzen da. Estatu Konseiluak 9 hilabete emaiten dizkio Frantses Estatuari plantan eman ditzan neurri batzu zinez eraginkorrak Estatuak berotegi efektuko gasen isurketan hartu dituen engaiamenduen errespetatzeko gisan

Bizik berresten du datozen urteetan biderkatuz joanen diren klima hondamendien mailaren eztitzeko eta azken hauen ondorioei egokitzeko, maila guzietan eraginkorrak diren tresna eta palanka guziak erabili behar direla: maila globalean, Estatu mailan, tokikoan. Ipar Euskal Herriko Lurraldeko Klima Aire Energia Plana haietarik bat izaiten ahal zen, erronkei erantzuteko aski anbizio hartu bazituen. Baina Klima Planaren ekintza planak ez du ahalbidetzen 2050eko karbono neutraltasunaren helburua atxikitzea eta Ipar Euskal Herriak segurtatzea bere ekarpena larrialdi klimatikoaren kontrako borrokan. Molde ironikoan Bizik oroitarazten duen bezala, 50°C-rekin, txapela ez da aski!

Bizik justizia klimatiko eta sozialaren alde mobilizatzeko xedea duten Ipar Euskal Herriko herritarrak deitzen ditu elkarteak uztailaren 19tik 25era Mugerren antolatzen duen 2021eko Klima Egonaldian parte hartzerat. Herritar mobilizazio indartsu batek bakarrik gaitasuna ukanen du buruzagiak larrialdiaren heineko neurrien hartzera behartzea.

2021eko Klima Egonaldiaz interesatuak diren pertsonek informazioak atxemanen dituzte helbide honetan:  camp-climat.bizimugi.eu.