Bizi !

Klima-energia arloan 2014an hartu engaiamenduen gauzatzeari buruzko bilana

Loturik atxemanen duzue frantses Estatu mailan parebagea den lan baten fruitua (ikus hemen: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2019/12/Rapport-bilan-2014-2020.pdf). Hau da, 6 urteko herritar jarraipen lanaren Bilan Txostena. Txosten honek pundua egiten du 2014ko martxoko hauteskundeak aitzin Iparraldeko Herrietako hauteskundeetarat aurkeztu ziren zerrendek hartu engaiamenduen gauzatzeari buruz. Engaiamendu horiek hartu zituzten zerrendek larrialdi klimatikoa eta justizia soziala gaiak jorratzen dituen Bizi! elkarteak proposatu Trantsizio Ekologikorako Ituna izenpetuz hartu zituzten (ikus hemen: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2019/12/Synthèse-rapport-bilan-2014-2020.pdf).

136 orrriko Bilan Txosten hau hedabideei presentatua izan da astearte honetan, abenduaren 3an,   COP25aren hasieran. Estatuek planetaren mailako neurri anbiziotsuen hartzeko zailtasunak dituztelarik Bizik orroitarazten du tokiko hautetsiek, desafio klimatiko eta ekologikoari erantzuteko, beren esku diren kontrol beso guzien erabiltzeko  betebeharra eta posibilitatea.

Ipar Euskal Herriko biztanleen %75a ordezkatzen duten 30 Herriko Etxe gaur egun kudeatuak dira Itun hau izenpetu duten auzapez batetarik. Azken hau Biziren “Klima-Energia Tresna Kutxan” ziren trantsiziorako ekintzen parte baten gauzatzerat engaiatu zen (Ikus hemen: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2013/04/boite_a_outils_BIZI_V4_web-b.pdf ).

Txosten honek 300 000 biztanle pasa dituen lurralde bateko Herriko Etxeek trantsizio ekologikoaren berenganatzeko dinamikaren  argazkia eskaintzen du. Ber maneran agerian uzten du ezohizko ariketa demokratiko bat, non ardura duten Herrietako gehiengoek parte hartu duten, gutti gora behera gogo onez, beren agintaldi denbora osoan iragan den ebaluazio lan batean.

2020ko Herrietako hauteskundeen bezperan, Bizik aitzinean emaiten du Itun berri bat, aldi honetan “metamorfosi ekologikoarena”, aitzinekoak baino anbizio gehiago  du eta herritar mobilizazio batek bultzatzen du. Petizio batek (http://chng.it/MXjxgGSYHn) Herrietako hauteskundetako hautagai diren zerrendak deitzen ditu Itunaren izenpetzerat eta Ituna osatzen duten 7 neurrien sartzerat beren programan.  Metamorfosi ekologikoaren Itunaren sustenguko martxa batek Ipar Euskal herria zeharkatuko du 2020ko martxoaren 2tik 7ra, Herrietako hauteskundeen lehen itzulia aintzin, eta martxa bururatuko da Baionan, larunbatean, martxoaren7an, 15:00etan, manifestaldi handi batekin.

Ostegunean, martxoaren 5an, Ipar Euskal Herrian aurkeztuko diren zerrenda buru ezberdinak gomitatuak dira Itunaren ofizialki izenpetzerat etortzerat Prentsa eta Publikoaren aitzinean, Uztaritzeko herrian.