Bizi !

2020ko Maiatzaren Lehena – Konfinatuak baina mobilizatuak: erabilbidea

Manifa, alai, aldarrikatzaile eta konfinatua! 

Berrabiatze ekologiko eta solidario baten alde

#Pourlejourdaprès     #m1-confine #M1etxetik​

Kit hau Maiatzaren Leheneko Manifa konfinatuan parte hartu nahi duen orori zuzendua da. Bertan aurkituko dituzue behar dituzuen informazio guziak, mobilizazio horren aldarrikapenei buruz, bai eta ere bertan parte hartzeko edo haren jarraitzeko desmartxei buruz!

Hara zer aurkitzen ahal duzuen:

  1. Zein dira aldarrikapenak? 
  2. Zer aurreikusten da?
  3. Nola parte hartu? 

→ Inprimagailu bat dut

→ Ez dut inprimagailurik

→ Hiri erdian bizi naiz 

→ Baserrialdean edo auzoetan bizi naiz 

4. Gehigarriak

  1. Zein dira aldarrikapenak? 

Hainbat hilabete iraun duten klimaren aldeko eta injustizia sozialaren kontrako mobilizazioetarik landa, bereziki erretreten erreformak ordezkatzen duen desastre ekologiko eta sozialaren gaitzesteko, krisi sanitarioak berriz ere erakusten du Macron gobernua ahalgabe dela interes orokorraren zerbitzatzeko, jakinez gaitza dela aberatsenen interesaren zerbitzatzeko.

Aurten, Maiatzaren Leheneko mobilizazioek zentzu berezi bat dute konfinamendu garaian. Baina ez dezagun amore eman. Gaur egun bizi dugun krisi sanitarioak argi uzten digu gure bizi moldeak aldatzeko beharra eta gure beharretarik hurbilagoa den jendarte solidario baten eraikitzeko momentoa dela.

MOBILIZA GAITEZEN, ez dezaten pobreenek krisia ordaindu!

MOBILIZA GAITEZEN, Estatuak zerbitzu publikoetan behar inbertsioa egin dezan!

MOBILIZA GAITEZEN, krisiak gehenik kaltetzen dituen pertsonen sustengatzeko!

MOBILIZA GAITEZEN, diru publikoa jendartearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren alde inbestitua izan dadin!

Guri, herritarrei dagokigu biharko mundua eraikitzeko boterea hartzea gure asmoen arabera, bidezkoagoa, iraunkorragoa eta solidariagoa izan dadin. Ez ditzagun gehiago utz erabakiak hartzen gu gabe!

2. Zer aurreikusten da?

Osasun krisiak manifestatzeko molde berriak asmatzera behartzen gaitu. Beraz, maiatzaren 1ean eguerditan gurekin biltzeko eta espazio bisuala, soinuzkoa eta digitala okupatzera proposatzen dizugu! Gure leihoak eta etxe aitzinak eskakizunen erakusleiho bihurtzea, musika ozenki jotzea, esloganak oihukatzea … Kantu eta musika zerrenda bat emana da: Bella Ciao, On est là, Maiatzaren Lehena, eta l’Internationale, Chaquito, Agure Zaharra (ikus xehetasunak beherean).

Sare sozialetan partekatzeko, zure argazkiak eta bideoak argitaratu behar dituzu #m1-confine eta #pourlejourdapres edo whatsapp bidez igorri +33 6 04 13 11 28 telefono zenbakira edo mezu elektroniko bidez m1.confine@gmail.com helbidera.

3. Nola parte hartu?

E Egunaren bezperan, ahal bezainbat konfinatutako manifestarik maiatzaren 1ean beren leihoan izan daitezen, manifa konfinatu horren ezagutarazteko hainbat modutan parte har dezaket:

Inprimagailu bat dut:

  • Gaia edo imaia bat inprimatzen dut (ikusi gehigarriak), nire eskaileretan eta/edo nire etxebizitzaren ate nagusian (karrikako aldean) itsasten dut.
  • Ahalik eta inguruko jende gehienarekin mintzatzen naiz kit hau barreiatzeko eginahalak eginez.

Ez dut inprimagailurik

  • Orri batean, mezu hau idazten dut eta nire eskaileretan eta/edo nire etxebizitzaren ate nagusian (karrikako aldean) itsasten dut.

Manifestazio konfinatua, umoretsu eta aldarrikatzailea

Berrabiatze ekologiko eta solidario baten alde!

Ostiralean, maiatzaren lehenean, 12:00etan

Hitzordua zuen leiho eta balkoietan, zuen banderola eta lemekin

Informazio gehiago eta kita: bizimugi.eu/kit-manif-1mai

  • Orri batean irudietako bat eskuz erreproduzitzen dut (ikus gehigarriak) seme-alabak baditut, marrazten eta/edo koloreak eginez parte har arazten diet! Eta nire eskaileretan edo/eta nire etxebizitzaren ate nagusian (karrikako aldean) itsasten dut.
  • Baionan bizi naiz, ibilaldia edo erosketen egiten ari naizen artean, Baionako 22 cordeliers karrikan afixa bil dezaket (plastikozko poltsa batean Manu Robles Arangiz Fundazioaren leihoan eskuragarri dago). Nire eskaileretan eta/edo nire etxebizitzaren ate nagusian (kaleko aldean / kanpoan) itsasten dut.
  • Ahalik eta inguruko jende gehienarekin mintzatzen naiz kit hau barreiatzeko eginahalak eginez.

E Egunarentzat (aukeran):

  • Irudien eremua okupatzen dut ene leiho / balkoi / etxe aitzina apainduz

– koloreekin (oihal,marrazki, girlandak,…)

– gehigarrietan diren afitxekin

– lema eta mezuekin

– oihalzeko edo paperezko banderola batekin bertan ondoko mezua emanez “Berrabiatze ekologiko eta solidario baten alde” edo #m1-confine eta #pourlejourdapres erreferentziekin

– ikurrinekin (ene erakundearen banderarekin, ikurriña, Ongi etorri errefuxiatuak…)

  • Soinuen eremua okupatzen dut

– Irratia piztuz : Euskal irratia ; Antxeta Irratia FM 90.5 ; Gure Irratia FM 106.6 ; Irulegi Irratia FM 91.8 ; Xiberoko Botza FM 95.5 – 103.7 – 88.8

– Biziren Youtube edo/eta Facebook orrietara joanez

– Edo MP3 hau (gehigarria) zabalduz

  • Eremu numerikoa okupatzen dut

– Sare sozialetan ondoko erreferentziak erabiliz #m1-confine eta #pourlejourdapres

– Sare sozialetan ene egoitza aldarrikatzailearen argazkia zabalduz

Eta ene auzoak animatzen ditut ber maneran ekiterat!

Hirian bizi naiz: 

Hirian, non hainbat soinu goragailuk eremu hurbil batean musika zabaltzen ahalko duten,inportantea da playlist-a molde sinkronizatuan pasatzerat.

Baserrialdeak edo hiriko auzoetan bizi naiz:

Ene bizi gunean gehien eragin ukanen duen aldarrikapen moldea hautatzen dut

4. Gehigarriak

4. Gehigarria :

mp3 fitxategia : https://we.tl/t-bdMrJz4Z3M

5. Gehigarria:

  • Berrabiatze ekologiko eta solidario baten alde
  • Aberatsei da krisiaren ordaintzea
  • Maskarak bai, maskaradari ez
  • Zuen diruak ez zaituzte salbatuko
  • Lurra eztulka ari delarik, jendarte guzia da ikaratzen
  • Denen geroarentzat inbertsioa egiteko garaia da
  • Karitatezko amoinari ez,elkartasunari bai!