Bizi !

Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetzeko gomita


(Bideoa: 2020eko Ituna, Baxe-Nafarroko  Herri guzietan)

Baxe-Nafarroko  herri-hauteskundeetan aurkezten zareten andere, jaun zerrendaburuak.

2020ko herriko hauteskundeei begira, Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetzeko proposamena luzatzen dizugu plazer handiz.

Itun horrek zazpi alorretan banatuak diren engaiamenduak biltzen ditu eta, gure gizartearen aldaketak zalutzeko herrietako eta Elkargoko hautetsi gisa ezinbestekoak izanen zaizkizuen hainbat tresna eskura ezartzen dizkizue: mugikortasun eztiak, energia gastuaren neurtzea, energia berriztagarriak, tokiko elikadura eta biologikoa, ekonomia zirkularra eta hondakinen murrizketa, Euskoaren garapena eta klima planaren deklinabideak.

2020-2026 garaia klimaren berotzearen aurkako borrokan eta krisi ekologikoan erabakigarria izanen da, baita gure lurraldean jadanik saihetsezinak diren haren ondorioetara egokitzeko ere. Auzapez eta Elkargoko funtzioak betetzeko hautagaiek erantzukizun handia dute maila horretan. Itun hori izenpetuz, 2020-2026 mandatuan aipatuak diren 7 engaiamenduak babestera eta gauzatzera engaiatzen dira, bai herri mailan eta bai Euskal elkargoan.

Gaur egun, ekologia, klima eta energia alorretako politika konkretu eta ausart batzuen gogoak hiritar anitzen botoa baldintzatzen du, gero eta gehiago. Bizik kanpaina aktiboa eginen du, heldu den martxoaren 15eko eta 22ko bozkak baino lehen, hautesleei galdegiteko segurta dezaten beren boza nahi luketen zerrendek Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren Aldeko Ituna izenpetu dutela.

Proposatzen dizuegu neurri horiek zuen programan aipa ditzazuen eta mezu honi loturik atzemanen duzuen ituna —zuen zerrendako ordezkariak izenpeturik— itzul diezaguzuen, mezu elektronikoz comite.hitzahitz@gmail.com edo postaz: Cordeliers karrikako 20., Baiona. Horri esker, zuen zerrendaren engaiamendua ahal bezain goizik haztatzen ahalko dugu, zuen herriko hautesleen aitzinean.

Gainera, gomitatzen zaituztegu Itun horren ofizialtzera jitera, martxoaren 5ean, ostegunez, Uztaritzeko Lapurdi gelan eginen den biltzar publikora, prentsa han izanen delarik.

Har ezazue, hautetsi jaun eta andereek, gure agurrik zintzoena.

Bizi! elkartearentzat, Bizi Barnekalde tokiko taldea