Bizi !

Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren alde ekin

Begirale ekologiko bilaka zaitez!

2020ko herri eta elkargoko hauteskundeen karietara, Ipar Euskal Herriko biztalegoaren %62a ordezkatzen duten 46 herri, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde lan egiten engaiatu ziren. Hitza Hitz batzordeak segurtatu behar du beraz hitz hauek egiazki ekintzak segitzen dituztela. Baina Hitza Hitz batzordeak 2.000 biztanle baino gehiago dituzten 10 Herriko Etxek egiten dituzten ekintzen jarraipena egiten du (3 hiri: Angelu, Bokale eta Donibane Lohizune eta 7 herri: Ahetze, Arbona, Arrangoitze, Basusarri, Beskoitze, Larresoro eta Ahurti), zeren ipar Euskal Herriko metamorfosia haiek gabe ez baita gertatuko!

Batzorde honek, beraz, bere hautetsi izenpetzaileen bidez engaiatua den Euskal Elkargoko biztanleriaren kasik % 87 ordezkatzen duten 56 Herriko Etxerekin zaintza herritarra egiten du.

4 urte berantago, engaiamendu horren bilana egiteko momentu erabakigarrira hurbiltzen ari gira. Horregatik, herritarrei dei egiten diegu mobilizatzera, bilan hori kolektiboki  plantan eman eta zabaldu dezagun, begirale bilakatuz.

Misio hori onartzen baduzu, Itun honen bidez gauzatu behar diren ekintza eremu saihestezinei buruzko ikerketa lana egin beharko duzu (hots, mugikortasun eztiak, energia berriztagarriak, laborantza eta elikadura biologiko eta tokikoak, energiaren menperatzea, hondakinen murriztea, euskoaren garapena eta Klima Planaren deklinatzea) . Horrez gain, klimaren edo metamorfosi ekologikoaren aurka doazen neurriei buruz abisatu beharko gaituzu, publikoki salatu ditzagun!

Zuk ere funtsezko zeregina izanen duzu kargualdi bukaerako txostenaren informazioa molde ulergarrian zabaltzeko. Horregatik behar dugu zure engaiamendua (zure denbora librearen araberakoa izaten ahal dena)!

Begiraleak antolatzen dira Baionan hileroko bilkuran parte hartuz, hilabeteko 2. astelehenean,  eta posta elektronikoz, horren bidez dinamika aitzina eramateko  misio berriak proposatzen dira eta.

Salbuespenez, Begiraleen ondoko bilkura Baionako Cordeliers-en karrikako 20an izanen da, azaroaren 4an, astelehenarekin. Begirale berrien harrera 18:30ean iraganen da.

Motibatua? Gurekin bat egin ezazu, Ipar Euskal Herriko metamorfosiaren alde jarduteko:

Informazio gehiagorako, gurekin harremanetan sar hitzahitz@bizimugi.eu helbidera idatziz.

Elkarrekin, sekulako indarra gira!