Bizik begi onez ikusten du Ipar Euskal Herriko Lurraldeko Klima Aire Energia Plana definitzeko plantan ezarritako hitzartze prozesua. 2020ko otsailaren 1ean, Euskal Hirigune Elkargoan onartua izaiteko gisan proposatuta den Plan horren zati handi bat norabide egokiarekin da. Beraz, Bizik orokorrean onartzen du, bainan laguntza hori baldintzatzen du karbono neutraltasunaren helburuaren berantagoko integratzearekin, hau sartu beharko baita 2020ko otsailetik goiti aurreikusitako hitzartze eta onarpen faseetan. Kasu honetan, Bizi engaiatuko da Klima Planaren ekintza planan. Gure aldetik, Hitza Hitz, gure herritar ebaluazio prozesua jarraitzea eta delako Klima Planaren ekintza eremurari hedatzea proposatzen dugu.
Oraingoz, Klima Planaren eragile diren kolektibitate guziak deitzen ditugu Metamorfosi Ekologikoaren 2020-2026 Itunaren baitan engaiatzera. Ituna sustatzeko, Bizik martxa bat antolatuko du Ipar Euskal Herrian zehar. Martxoaren 2an, astelehenez, Mauletik abiatuko da, Uztaritzen iraganen da martxoaren 5ean, ostegunez, herrietako zerrenda desberdinek Ituna ofizialki izenpetuko duten gauean. Larunbatean, martxoaren 7an Baionan, 15:00etan, manifestaldi alai eta herritar batekin bukatuko da. Otsailean, kanpaina aktiboa burutuko da herritarrak abisatzeko martxoaren 15 eta 22an, bozkatu aitzin, so egin dezaten aurkezten diren zerrendek Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu dutenetz.
Elkargoko Kontseiluan bozkatzera emanen den Ipar Euskal Herriko Klima Planari buruzko Biziren analisia irakurtzeko, klika hemen :