Astelehen honetan, martxoaren 9an, 3 hilabete pasa iraun duen mobilizazio baten ondoren eta aste batez Ipar Euskal Herria zeharkatuz euri eta harri pean iragan den Martxa eta gero, Bizi! elkarteak Ipar Euskal Herrian, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu duten 80 zerrenda zenbatzen ditu.
Ituna izenpetu duten zerrendek, 48 herri eta Euskal Hirigune Elkargoko biztanleen %83a ordezkatzen dituzte. Handitasun guzietako herriak eta sentsibilitate guzietako taldeak (herritarrak eta tendentzia politiko guzietakoak) ordezkatuak izanen dira martxoaren 15 eta 22ko hauteskundeetan, Ipar Euskal Herrian.
Zerrenda horiek (ikus hemen: https://bizimugi.eu/eu/2020ko-ituna-izenpetu-duten-zerrendak edo beherean) engaiatzen dira oraindanik eta beren kargualdi osoan, herriko etxe mailan edo elkargo mailan ukanen dituzten ardura eta baliabideak lagun, 7 tematiketan ekiterat: mugikortasun aktibo eta garraio kolektiboetan, egoitzen energia menperatzean, energia berriztagarrietan, hondakinen murrizketan eta ekonomia zirkularrean, elikadura biologikoan eta tokikoan, eta laborantzarentzat onak diren lur eremuen babestean, ekonomiaren birtokiratzean Euskoa den tokiko moneta ekologiko eta solidarioa babestuz, eta Klima Planaren herriko deklinazioaren bidez.
Ainitz zerrendek adierazi dute larrialdi ekologikoaren konzientzia hartzea Ituna izenpetuz.
Bereziki 1000 biztanletik behiti diren 17 herritan, non baliabide gutti diren, baina bertako zerrendak engaiatu dira Elkargoaren baitan eraldaketa ekologikoaren politiken sustatzerat. Arrunt alderantziz, herri handiago batzutako zerrenda batzuk ez dute Ituna izenpetu (Ikus beherean). Hara nola Claude Olive BABn kargutan zen auzapez bakarra da lurraldearen egiazko metamorfosi ekologiko baten alde engaiatzerat errefusatu duena.
Bizi!k deitzen ditu hautesleak, beren martxoaren 15 eta 22ko boz emaitea aintzin, beren hautuko zerrendak ea Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu duen so egiterat, horren bidez herriak eta Elkargoa engaiatuak izanen dira beren rol nagusia betetzeko aldaketa klimatikoaren kontra eta energia fosilekiko dugun dependentziaren ttipitzean, bai eta ekologikoki eta sozialki zuzenago eta jasangarriago izanen den jendarte baten alde.
Hauteskundeetarik landa, engaimenduen jarraipen batzorde batek egiaztatuko du eta jarraituko du 7 engaiamendu horien gauzatzea izenpetzaile den Herriko Etxe bakoitzean bai eta ere Euskal Elkargo mailan, heldu den kargualdiaren denbora osoan. Elkarteak ere bereziki segituko ditu Ituna izenpetu ez duten herriak, azkartzen eta zalutzen ari den nahasmendu klimatikoan duten arduraren heinean.
Larunbatean, martxoaren 14an, Bizi berriz mobilizatuko da klimarentzat txirrindulazko manifestaldi berri bat antolatuz. Hitzordua emana da goizeko 11:00etan Angeluko Herriko Etxe aitzinean. Klimaren aldeko Txirrindiraultza hau BAB Etorbideraino joanen da Butte-aux-Cailles-eko biribilgunean piknika handi batekin bukatzeko. Molde horretan biribilgunea okupatuko dugu besta eta aldarrikapen giroan, BAB etorbidean eta beste eremu guzietan ere, bizikleta bide babestuen aldarrikatzeko!
Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu duten 80 zerrendak
AHETZE | Ahetzen 2020 | Santiago Capendeguy |
AICIRITS-CAMOU-SUHAST | Zuentzat Lanean Segitzeko Prest – Une nouvelle équipe entreprenante pour poursuivre nos engagements et mener à vos côtés de nouveaux projets | Chantal Erguy |
ANGLET | Vivement Anglet | Sandrine Derville |
ANHAUX | André Changala | |
ARBONNE | Hats berri bat Arbonari – Un nouveau souffle pour Arbonne | Bernard Arla |
ASCAIN | Azkaine Bai | Gorka Taberna |
ASCAIN | Denak elgarrekin aitzina – Agissons tous ensemble | Jean-Louis Laduche |
ASCAIN | Denen Geroa | Jean-Louis Fournier |
ASCAIN | Ur Ertsi Larrun | Pierre Clausell |
ASCAIN | Vivre Ascain – Azkaine Bizi | Bénédicte Luberriaga |
ASCARAT | Azkarateren alde | Philippe Etchenique |
AYHERRE | Elgarrekin segi | Arño Gastambide |
BANCA | Bankari | Michel Oçafrain |
BAYONNE | Baiona Verte et Solidaire – Baiona Berde eta Elkarkidea | Jean-Claude Iriart Sophie Bussière |
BAYONNE | Bayonne Ville Ouverte | Henri Etcheto |
BAYONNE | Bayonne Toujours un temps d’avance | Jean René Etchegaray Sylvie Durruty |
BAYONNE | Bihar Baiona | Mathieu Bergé Sophie Herrera-Landa |
BEHASQUE-LAPISTE | Béhasque-Lapiste Demain | Gabriel Belleau |
BIARRITZ | Biarritz en a besoin | Nathalie Motsch |
BIARRITZ | Biarritz Nouvelle Vague | Guillaume Barucq |
BIARRITZ | Euskal herrian vert et solidaire | Mathieu Accoh Lysiann Brao Brice Morin |
BIARRITZ | Pour Biarritz, pour vous | Maider Arosteguy |
BIARRITZ | Vivons Biarritz ! | Michel Veunac |
BIDART | Bidart au Coeur – Bidarte Bihotzetik | Emmanuel Alzuri |
BIDART | Bidart de bon sens | Michel Lamarque |
BIDART | Bihartean – Demain Bidart | Isabelle Charritton Denis Luthereau |
BIRIATOU | Biriatuko Geroa | Solange Demarcq-Eguiguren |
BONLOC | Lekuine elgarrekin oldar berri batentzat ! – Bonloc Ensemble pour un nouvel élan ! | Pierre Defois |
BOUCAU | Boucau Avenir durable et solidaire | Dominique Lavigne |
BOUCAU | Boucau Nouvelle Génération | Marie-Ange Thébaud |
CAMBO-LES-BAINS | Nahi dugun herria | Argitxu Hiriart-Urruty |
CAMBO-LES-BAINS | Unis pour Cambo – Elgarrekin Kanborentzat | Christian Devèze |
CARO | Caro Elgarrekin | Robert Garicoitz |
CIBOURE | Ensemble pour Ciboure – Elgarrekin Zibururen Alde | Dominique Duguet |
CIBOURE | Ziburu Bizi 2020 | Eneko Aldana-Douat Leire Larrasa |
ESPELETTE | Eskuz esku | Yannick Jauréguy |
ESPELETTE | Ezpeleta Beti Aintzina – Espelette toujours de l’avant | Jean-Marie Iputcha |
ESTERENÇUBY | Jean-Luc Poydessus | |
GAMARTHE | Gamarthe Bihar | Jean-Michel Bicain |
HASPARREN | Hazparne bihotzean – Hasparren au cœur | Isabelle Pargade |
HASPARREN | Herritarrekin | Kristian Etchetto |
HENDAYE | Ensemble, réveillons Hendaye – Elgarrekin, Goazen Aitzina | Pascal Destruhaut Hélène Hiribarren |
HENDAYE | Hendaia Biltzen – Uni.e.s pour Hendaye | Laetitia Navarron Iker Elizalde |
HENDAYE | Hendaye avec vous – Hendaia Zuekin | Kotte Ecenarro |
HENDAYE | Hendaye en commun | Laurent Tariol |
IROULEGUY | Irulegi Aintzina | Joseph Mocho |
ITXASSOU | Elgarrekin Segi Aintzina – Ensemble pour l’avenir d’Itxassou | Jean Paul Iturburua |
ITXASSOU | Herriari | Mikel Hiribarren |
JATXOU | Jatxou bihar – Jatxou demain | Marc Labeguerie |
LAHONCE | Lahonce, village en action | David Hugla |
LAHONCE | Unis pour Lahonce | Jean-François Saussé |
LARRESSORE | Larresoro bihar – Larressore Demain | Philippe Goyetche |
MAULEON-LICHARRE | Aintzina Maule | Beñat Elkegaray |
MAULEON-LICHARRE | Agir Ensemble pour Mauléon | Michel Etchebest |
MAULEON-LICHARRE | Liste d’Union Citoyenne | Louis Labadot |
MOUGUERRE | Ensemble construisons demain | Roland Hirigoyen |
MUSCULDY | Muskuldirentako | Josette Boscq |
OSTABAT-ASME | Izuran Bizia | Daniel Olçomendy |
PAGOLLE | Biharko Pagola | Pierre Etcheber |
SAINT-ETIENNE-DE-BAIGORRY | Aintzina Baigorri | Jean-Michel Coscarat |
SAINT-JEAN-DE-LUZ | Herri Berri | Pascal Lafitte |
SAINT-JEAN-DE-LUZ | Un Nouvel Élan pour Saint-Jean-de-Luz | Manuel De Lara |
SAINT-JEAN-LE-VIEUX | Geroari Buruz | Pierre Eyherabide |
SAINT-JEAN-PIED-DE-PORT | Donibane Erne – St-Jean Autrement | Xabi Larre |
SAINT-JEAN-PIED-DE-PORT | Vivons Saint-Jean | Laurent Inchauspe |
SAINT-MARTIN D’ARROSSA | Segi Aintzina Arrosa | Beñat Arrabit |
SAINT-MICHEL | Défense des intérêts communaux | Raymond Minondo |
SAINT-PALAIS | Aintzina Donapaleu – Pour l’avenir de Saint-Palais | Charles Massondo |
SAINT-PEE-SUR-NIVELLE | Ensemble pour Saint-Pée – Elgarrekin Senpererentzat | Dominique Idiart |
SAINT-PEE-SUR-NIVELLE | Senpere Bai | Jean-François Béderède |
SAINT-PIERRE D’IRUBE | Aimer Saint-Pierre d’Irube – Hiriburu maita | Alain Iriart |
SARE | Har Hitza | Ellande Alfaro |
SARE | Zergaitik ez | Battit Laborde |
URCUIT | Urcuit, notre seule motivation | Raymond Darricarrère |
UREPEL | Bide Berri | Xole Aire |
URRUGNE | Ensemble faisons revivre Urrugne – Elgarrekin Urruña Berpitzu | Philippe Aramendi |
USTARITZ | Ensemble pour Ustaritz | Bruno Cendrès |
USTARITZ | Ustaritz A Venir | Dominique Lesbats |
USTARITZ | Uztaritze Bai | Bruno Carrère |
VILLEFRANQUE | Villefranque, au coeur de nos projets | Marc Saint Esteven |
2 000 biztanletik goitiko herrietan Itunaren izenpetzaile ez diren zerrendak
Commune | Liste | Tête de liste |
Ahetze | Ahetze, continuons ensemble | Philippe Elissalde |
ANGLET | Avançons en confiance | Claude Olive |
ANGLET | Reveillez Anglet | Sandra Pereira-Ostanel |
ARBONNE | ARBONNE AVEC VOUS, CONTINUONS ENSEMBLE | Marie Jo Mialocq |
Arcangues | Arcangues au cœur | Philippe Etcheverria |
Arcangues | Arcangues naturellement | Stéphane Petit |
Bassussarry | Passion et Raison / Le Bien-Vivre à Bassussarry | Paul Baudry |
Bayonne | Bayonne Plurielle | Pascal Lesselier |
BIARRITZ | Biarritz Bonheur | Karim Guerdane |
BIARRITZ | Biarritz ensemble | Jean-Benoît Saint-Cricq |
Boucau | Boucau convivial et développement durable 2020 | Francis Gonzalez |
Briscous | Briscous ensemble pour Demain | Fabienne Ayensa |
CIBOURE | J’aime Ciboure Ziburu Maite Dut | Joseph Aramburu |
CIBOURE | Ciboure avec vous- Ziburu Zuekin | Isabelle Dubarbier- Gorostidi |
CIBOURE | Ciboure demain | Henri Hirigoyemberry |
HASPARREN | Unis pour HASPARREN- HAZPARNE azkar eta erne | Bernard Inchauspé |
Itxassou | Itsasu Elgarrekin | Louis Ustarroz |
SAINT-JEAN-DE-LUZ | Saint-Jean passionnément. | Jean-François Irigoyen |
SAINT-JEAN-DE-LUZ | Lutte ouvrière – Faire entendre le camp des travailleurs | Jacqueline Uhart |
Saint-Pée-sur-Nivelle | Agir pour Saint-Pée | Pierre-Marie Nousbaum |
Urcuit | Urcuit 2020 | Gilles Sallaberry |
Urcuit | Partageons notre avenir | Laurent Yanci |
URRUGNE | Urrugne autrement | Sébastien Etchebarne |
URRUGNE | Urrugne pour tous » /« Urruña guzientzat » | Francis Gavilan |
Ustaritz | Ustaritz avec bon sens | Jean-Claude Saint-Jean |