IKEA eta bere komertzio gunearen proiektua Ametzondon, berriz ere lehen
lerroan agertzen da aktualitatean. Lehen harriaren ezartze sinbolikoa
antolatua da abenduaren 5an ostegunarekin lekuan berean, batez ere Jean
Grenet (Baionako auzapeza), Alain Iriart (Hiriburuko auzapeza), Roland
Irigoyen (Mugerreko auzapeza) eta Stefan Vanoverbeke-ren (IKEA
Frantziako lehendakari-zuzendaria) presentziarekin.
Deiadarra jotzeko eta herritarrak eta Baiona hirierdiko komertsanteak
sentsibilizatzeko proiektu horren egiazko ondorioetaz, gomitatzen ditugu
proiektuaren kontra diren pertsona guziak abenduaren 4an asteazkenarekin
iraganen den hurbileko saltegien ehorzketan parte hartzera, Pasteur
plazan Baionan 14:30etan (ikus loturik den agiria) .
[gview file=”https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2013/11/IKEA-avis-de-décès.pdf”]
IKEA eta bere gune komertzialari ez ! Beste hautu batzu posible dira !