Bizi Mugimendua

Hirigune elkargoan, Itunaren izenpetzaile den presidente berria

Kargualdi berri honetako Elkargoko lehen batzarrean, hirigune elkargoko hautetsiek Euskal Hirigune Elkargoko presidentea hautatu dute. Lehen itzulian lehian ziren 4 hautagaien artean, bigarren itzulirako hautagaitza atxiki zuten bi hautagai nagusiak 2026ko Itunaren sinatzaileak ziren: Jean-René Etchegaray eta Alain Iriart.

Bigarren itzulian gehiengo osoz hautatua izan da Alain Iriart, gaur egungo Hiriburuko auzapeza.  Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko Itunaren ekintzak gauzatzeko engaiamendua hartu du Herriko Etxe mailan bai eta ere Euskal Elkargo mailan.

Bizi! mugimenduak zorionak eman nahi dizkio eta lurraldearen metamorfosi ekologikoa gauzatuko duten ekintzen bizkortzea espero du, izan dadin Herriko Etxeen mailan edo Elkargoaren mailan. 

Ondoko asteetan, Trantsizio ekologikoko lehendakariordea izendatuko dute. Bizi! prest da  harekin topatzeko paradari baikorki erantzuteko eta kargualdi honen hasieratik harreman eraikitzailea plantan emateko, klimaren eta biztanleen onerako.