Bizi !

Heldu den koordinaketa : 10/10/10 egunaren prestaketa

Bizi!-ren heldu den koordinaketa irailaren 8an asteazkenez iraganen da, Manu Robles Arangiz Fundazioan (deneri irekia).

Koordinaketa honen helburu nagusia 10/10/10 egunaren eta bere Alternatiba herrixkaren (trantsizio mundu bat erakutsi nahi duen herrixka) prestatzea da.

Alabaina, GKE desberdinek (batez ere 350.org) nazioarteko dei bat luzatu dute planeta osoan 2010ko urriaren 10ean igandean mobilizatzeko, hots 10-10-10ean, berotegi efektu gasen %10eko murrizketaren aldarrikatzeko 2010tik hasiz (aldaketa klimatikoaren kontrako mobilizazio mundialaren inguruan, Cancuneko gailurran iraganen diren negoziaketetan presioa emaiteko batez ere).
Nazioarteko dei honi erantzunen duten 1000 ekintza baino gehiago prestatzen ari dira jada, 117 herri desberdinetan.