Bizi !

« Gehienezko soldata baimendua» hitzaldi publikoa

Apirilaren 26an, ostiralarekin, 20:00etan, Baionako Gaztelu Berriko IUT-ko anfian (Paul Bert Plazan):

 Bizi eta Manu Robles Aranguiz Fundazioak antolaturik, usaiaz kanpoko mintzaldia izanen da ostiral honetan, apirilaren 26an arratseko 20:30tan Baionako fakultateko anfiteatro handian. Izan ere, eurodiputatu Berde eta Jean Luc Mélanchonen Parti de Gauche alderdiko Frantzia mailako arduradun bana entzunen baitira elgarrekin defendituz, gehienezko soldata baimendu baten finkatzea beharrezkoa dela.

Karima Delly, Europe Ecologie Les Verts-eko eurodiputatua « Sauvons les riches » kolektiboen

sortzaileetarik den eta Corinne Morel Darleux, CAC40ko aholkulari ohia eta gaur egun

Ezkerreko Alderdian ekologiako idazkari nagusia izane dira.

Aldi berean aldarrikapen sozialista eta ekologikoa den Gehienezko soldata baimenduak (GSB), mugak ezarri nahi ditu neurrigabekeriari geldi errateko, kontsumitze arranditsuak mugatzeko, ezberdintasun sozialak murrizteko eta gure gizarteen birmoldaketa ekologikoen diruztatzea laguntzeko.

GSB jadanik izan da gure historia hurbilean, eta ez herri hain kolektibistan! Irabazien mugatzea Estatu Batuetan ezarria izan zen 1942tik goiti, maila bat gainditzen zuten irabazien heinari diru-hartze azkar bat eginez: Rooseveltek, irabaziaren gaineko fiskalitate bat plantan ezarri zuen, % 88ko zerga tasarekin hein gorenerako, eta % 94koa 1944-1945ean. 1951tik 1964ra, gaur egungo 400 000 dolar baino gehiagoko heinari % 91ko zergak ezarri zizkioten eta % 70-75ekoak 1981 arte. 

Gaur egun parean dugun urgentzia ekologiko eta sozialak eztabaida hau berriz agerian ezartzen digu Europa osoan eta munduan.

Bizi eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatu mintzaldia

Sartzea urririk

Xehetasunak eta izen emaiteak azkarki aholkatuak dira : info@bizimugi.eu edo 05 59 25 65 52  

Info gehiago: bizimugi.eu