Bizik «G7ez» plataformak G7ari ez erraiteko eta beste mundu baten defendatzeko antolatzen duen manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen du. Manifestaldia iraganen da larunbatean, uztailaren 13an. Biarritzeko Midi Geltokiko Baratze publikotik abiatuko da 17:00etan.
Desberdintasunen kontra borrokatzea da, Biarritzen, agorrilaren 24etik 26ra antolatua den G7aren helburu ofiziala. 3 egunez, «mundu mailako 7 potentzia handienak» Euskal Herrian bilduko dira populu guziei amankomunak diren helburuen definitzeko. Zein da «arazo amankomunen» konpontzeko duten nahiaren zilegitasuna jakinez munduko biztanleriaren %10a bakarrik ordezkatzen dutela?
Ber Estatu horiek, mundua goruntz eramateaz eta klima nahasmenduaren kontra ekiteaz espantu egiten dutenek, mundializazio kapitalisa artoski defendatzen dute. Mundializazio kapitalista horrek, desberdintasun sozialak gaizkontzen ditu, bioaniztasunaren ttipitzea indarzten eta nahasmendu klimatikoa azkartzen.
Zientifikoek deiadarra jotzen dute duela ainitz urte: desberdintasun sozialak handitzen dituen aldaketa klimatikoaren mugatzeko, gure berotegi efektuzko gasen isurketak masiboki ttipitzea presazkoa da. Alta, mundu mailako berotegi efektuzko gas horien isurketak beti goruntz doaz eta Estatuen mailako engaiamenduek zuzen-zuzen guttienez +3,5°C-tan izanen den mundu batera garamatzate.
G7ko kideak berotegi efektuzko gas isurtzaile handienetako herriak dira, beren ardurak hartu behar dituzte, eta alta, hortarik urrun dira. Estatu Batuak, 2. CO2 isurtzaileak, Pariseko Itunetik ateratuak dira. G7aren buru den Frantzia, klimaren txapeldun gisa aurkezten da, baina bere politika zehatzek ez dute deus ikusteko bere ele ederrekin eta ez dute ahalbidetzen Pariseko Ituneko helburuen lortzea, Klimaren aldeko Goi Kontseiluak idatzi duen bezala bere lehen urteko txostenean. Eta klimaren aldeko militanteek, klimaren arloan geldirik egotea salatzen dute eta horren karietara errepresioa pairatzen, batzutan bortizki.
Arriskupeko jendetza nahasmendu klimatikoaz gehienik hunkitua da. Metamorfosi zuzen eta jasangarri bat posible da eta G7ak defendatzen duen sistemaren arra-egite sakon batetik pasatzen da.
Horregatik, Bizik deitzen du G7aren eta haren munduaren kontra manifestatzera bai eta ere Euskal Herrian, eta mundu osoan jendarte jasangarri, zuzen eta solidario baten eraikitzera. Hitzordua finkatzen dugu larunbatean, uztailaren 13an, 17:00etan Biarritzeko Baratze publikoan, Midi geltokian.
Elkarrekin alimaleko indarra gira: gure bizi baldintzak berreskura ditzagun!