Ipar eta Hego Euskal Herriko 100 lagunek deia egin berri dute benetako giza harresi bat osatzeko, azaroaren 28an, larunbata, 11:00etatik aitzina, Miarritzen Frantses Kanona egitearen aurka. Irakurri manifestua hemen: https://sites.google.com/view/herriharresia/100en-deialdeia
Lehen bilkura zabala bihar, datorren asteartean, urriaren 13an, 19:00tan izanen da Baionako Lan Burtsan, Santa Ursula plazan, geltokiaren ondoan. Bilkura irekia da Frantses Kanonaren aurkako mobilizazio kanpaina masibo honetan parte hartu nahi duten guztientzat.