Bizi !

Biziren 15. urtemuga ospa dezagun!

Irailaren 14an larunbatarekin

17:00-19:00 Mahai-ingurua “Bizi: 15 urtez ekintza inspiratzaileak etorkizunari buruz pentsatzeko”

Zer eragin izan du Bizik euskal jendarte zibilean eta frantses Estatuko mugimendu klimatikoan? zenbateraino lagundu du klima-aldaketaren inguruko sentsibilizazioan eta jendarte jasangarriago, justuago eta birtokiratuago baterantz doan bidean? Zein inspirazio aurki dezakegu bertan gaur plantan eman behar diren borroka eta estrategiei buruz pentsatzeko?

  • Lucie Pinson, Reclaim Finance GKEko zuzendaria,
  • Rémi Barroux, kazetaria
  • Barth Camedescasse, Biziren koordinatzaile ohia.
  • Elise Dilet, Biziren Koordinaketako kidea.

19:00-20:30 Talo, ostatu eta animazio harrigarri batzu!

20:30ean Besta gaualdia eta kontzertuak

  • Foisis (Itoiz-i omenaldia)
  • Elektruka (elektrofolk zuzenean)
  • Fraggle (DJ set)

Mugerre-Elizaberriko Ibar trinketean. 

Klima Egonaldian zehar

15. urtemugako erakusketa: afixak, argazkiak, pegatinak, tixertak, txostenak… Eta 2009az geroztik Bizi bizirik atxikitzen duten hainbat laguntzaileren potretak!