Bizi !

Ezohizko diru-sostengu deia:Trantsizio ekologiko eta energetikoaren aldeko udal tresna-kutxaren finantzatzeko dohaintza deia

1) Urte erabakigarriak:

2014ko Herriko hauteskundeek finkatuko dituzte 2020a arte gure lurraldea bere herritarrengandik ahal bezain hurbil kudeatu beharko dituzten taldeak. Ondorioz, bi mailatan (aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan eta trantsizio ekologiko eta energetikoaren arloan) erabakigarria den garaia dugu hor.

Bizi !k «tresna kutxa» bat sortu du Herriko Etxeentzat eta Herri Elkargoentzat ekintza proposamen zehatz batzuk bertan bilduz, tokiko egiazko klima-energia politika baten oinarria osatuz. Ideia da Ipar Euskal Herrian aurkeztuko diren 2014ko martxoko Herriko hauteskundeetako zerrenda guziei, haien etiketa politikoa edozein izanik ere, tresna kutxa hori eskuragai ezartzea.

Dokumentu hau eskuratzeko, hemen klika ezazue :

https://bizimugi.eu/eu/bopa-eu/

“Tresna Kutxa”ri esker ezagutuko dira ekintza proposamen zehatzak, gauzatzen ahal direnak gaurdanik, konduan hartuz gaur egungo gordailu juridiko eta administratiboa bai eta Herriko Etxeen eta Herri Elkargoen egoera finantzarioa ere. Beste molde batez erraiteko, ekintza proposamenak, 2014ko martxotik beretik plantan emanak izaiten ahalko direnak, trantsizio energetikoaren aldeko delako legea itxoin gabe, eta gure lurraldea zinez energia trantsizio desmartxa batean sartzea ahalbidetuko dutenak, klima eta bioanuztasunaren babestea lagunduz.

2) Zer atxemaiten dugu 100 orriko Tresna Kutxa honetan ?

-Klima-energia erronken aurkezpena Herriko hautetsi izanen direnentzat, hauek eragiten ahalko duten arlo bakoitzari;

-50 ekintza fitxa, 12 arlotan banatuak:

  1. Hirigintza (eta antolaketa)

  2. Mugikortasuna

  3. Energia (kudeaketa, ekoizpen eta banaketa)

  4. Eraikuntzak

  5. Ura

  6. Laborantza

  7. Oihanak

  8. Ekonomia

  9. Kontsumo arduratsua

  10. Zaborra (bilketa, kudeaketa eta prebentzioa)

  11. Berdeguneak

  12. Arriskuak

Azkenik, 3 fitxek zerrendatuko dituzte hainbat gogoeta eta aholku praktikan eman behar den klima-energia estrategiaren ikuspundu orokorraren alde, bai eta estrategia horren indartzeko eta laguntzeko behar diren formakuntza, sentsibilizazio eta komunikazio desmartxei buruz ere.

3) Diru laguntza deia dokumentu horren zabaltze masiboa ahalbidetzeko:

Gure nahia dokumentu hori masiboki zabaltzea da, elektronikoki baita paperezko bertsionea ere, 2014eko Herriko hauteskundeetan aurkeztuko diren ehunka hautagaientzat tresna eta erreferentzia bat izan dadin egiazki, bainan ere bozkazaleentzat, ikus dezaten proposamenak programa desberdinetan agertzen diren ala ez. Gisa hortan, haien herri edo hiriko zerrendak interpelatzen ahalko dituzte horri buruz.

Dokumentu horren inprimitzea ondoko asteetan aurreikusia da eta gastu biziki inportantea da Biziren aurrekondu xumearentzat. Horregatik, diru laguntza dei bat zabaltzen dugu gaur egun dokumentua ahal bezain bat aletan inprimitu ahal izaiteko eta gisa hortan heldu den urtetik goiti Iparraldean herri edo herri elkargo mailan gauzatuko diren politiketan ahal bezain eragin haundia ukan dezan (Txekeak Bizi-ren izenean, 20 Cordeliers karrikan 64100 Baiona, internetez ere diru laguntzak egin daitezke Bizi-ren webgunean: bizimugi.eu. Zuen dohaintzaren %66-a zuen zergetarik kentzea ahalbidetuko duen ordain-agiri fiskala lortuko duzue).