ETAren armagabetzeak hala ere ez du erran nahi bortizkeria guzien bukaera denik, Giza eskubideak errespetatzen direnik, askatasun kolektibo eta norbanakoen askatasunen kontrako erasoak eta Euskal Herriak sobera aspalditik pairatzen dituen beste tentsio iturri askoren bukaera denik.
Espainiar estatuan segitzen dute eginmolde arranguragarriek, adibidez lege anti terrorrista erabiltzea borroka armatuarekin ezer ikustekorik ez duten aktibitate publiko batzuk trabatzeko edo kriminalizatzeko. Hauei gehitu behar zaie mugatik bi aldetan aplikatzen diren presondegi-politika jasangaitzak eskubide estatu modernoetan.
Ehunka euskal preso politikoen urruntze eta dispersio sistematikoa zigor gehigarria da presoentzat bainan ere beren familientzat eta hurbilekoentzat. Larriki eri diren presoak edo haien kondenaren denbora normala bete duten presoak presondegietan atxikitzeak azkarki hunkitzen gaitu. Onargaitza da euskal preso politikoei egiten zaien tratamendu diskriminatzailea. Gaur egungo presondegi-politika arrunt kontra eraginkorra da gisa hortako bake, justizia eta berriz adiskidetze eszenarioaren perspektiban.
Euskal Herriko mugimendu altermundialista da Bizi, larrialdi ekologikoa, klimatikoa eta justizia sozialaren inguruan lanean ari dena, baina bere hitzarmenean idatzia den bezala, bortxa-ezaren eragile gisa, demokrazioari, giza eskubideeri eta funtsezko askatasuneri lotua da ere.
Bakegileek Euskal Herrian armagabetzearen gaia konpontzea ahalbidetu duten bezala, espero dugu baraualdi honek eta ere abenduaren 9an Pariseko “Orain presoak” manifestaldiak euskal presoek pairatzen dituzten salbuespeneko neurriei bukaera emanen diela eta haien egoerarentzat baita iheslari politikoentzat konponbide globalerantz aintzinatuko girela itzulbiderik gabeko bake osoaren perspektiban.
Bakea, demokrazia eta askatasuna Euskal Herrian orain !