Maiatzean, Euskal Hirigune Elkargoak, 2021eko bukaeran Elkargo Kontseiluak behin betiko bozkatuko duen Mugikortasun Plana, inkesta publikoari aurkeztu dio. Nahi izanez geroz, Herriko Etxeeek hemendik hara beren iritzia emaiten ahalko dute. Mugikortasun Planaren anbizioa da gure mugikortasuna 2030eko perspektiban diren erronka klimatikoen heinekoa izaitea.
Mugikortasun Planak finkatzen ditu desafio handiak, azken urteetan ezagutzen diren aldaketen kontra doazenak: dena autoz egitearen kulturaren kontra. Helburuak zenbatuak dira: autoaren erabilpena, %77tik %52ra jaistea, bizikletarenaĀ %4,5etik %11ra pasaraztea, eta oinezko joan-etorriak %15etik %25era pasaraztea.
Baina,Ā Garapen Kontseiluak azpimarratu bezala, koherentzia eskasa bada: adibidez, ez da lehentasun finkatze berririk bideentzat (oinezkoenak > bizikletarienak > garraio publikoenak > autoenak) eta aurrekonduari dagozkion zehaztasunak falta dira. Borondate politikoa bezala?
Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: