Bizi !

“EtorkiZUna- Pays Basque Terre d’accueil” web ataria martxan da!

Ipar Euskal Herrian etorkinekiko elkartasun sarea

Bizin etokinekiko elkartasunaren arloan ari den lan taldeak, EtorkiZUna, Ipar Euskal Herrian etorkinekiko  elkartasun web ataria martxan ezarri berri du, bertan aurkeztuak diren egitura guziekin elkarlanean: http://etorkizuna-pb.eus/ .

EtorkiZUna web atariak biltzen ditu laguntzeko molde ezberdinak eta etorkinekiko elkartasunaren arloan ekiten duten erakundeak.

“EtorkiZUna web atariak ahalbidetzen du torkinei laguntza ekarri nahi duten pertsonei ekiteko moldeen deskubritzea eta laguntza molde horiek eramaiten dituzten elkarteetara bideratua izaitea, haiekin harremanetan sartzeko moldeak aitzinean emanez” esplikatzen du Biziren EtorkiZUna lan taldeko kidea den Doris Uebe-ek. “Web atarian bilduak diren hainbat laguntza dira denbora, gaitasunak, janaria, jantziak, dirua, aterpea, jarraipena, etab. eskaintzea”.

Zergatik EtorkiZUna? “Zu” eta “Etorkina” hitzak batzen dituen EtorkiZUna hitzak erran nahi du “Geroa” euskaraz. Zeren etorkinekiko egiazko harrera eta integrazio politika batek Euskal Herrian, munduko beste eskualdeetan bezala, gero baretu, uros eta solidario baten eraikuntzan parte hartzen du.  

EtorkiZUnak, Ipar Euskal Herrian ekiteko diren molde ezberdinei buruzko informazioen zentralizatzeko behar garrantzitsu bati erantzuten dio.  

Ipar Euskal Herrian etorkinen gaia bizkortu da eta gaur egun denbora luzean kokatzen da, antolakuntza behar berriak agerian emanez. Duela zonbait urte jadanik, elkarte eta kolektiboak egituratzen ari dira eta laguntzaileak beren lurraldean antolatzen dira, elkartasun ekintzen gauzatzeko. “Gaur egun, laguntza ekarri nahi duen pertsona batentzat zaila da diren ekintza moldeen eta elkartasun sareen ezagutzea.  Horregatik, Bizik koordinatu du web atari horren plantan emaitea, hainbat elkarte eta kolektiborekin.  EtorkiZUna egiazko informazio datu base bat da, ekiteko!”  zehazten du Doris Uebel-ek.

Ostegun honetan, azaroaren 5ean,  François Gemmene, GIEC-eko kidearekin, Oumarou Ibrahim, Tchad-eko geografo eta militantearekin eta Thomas Sommer-Houdeville, soziologian ikerlari-erakaslearekin, “Klima aldaketa eta migrazioa” bideo-hitzaldian, Bizin etorkinekilako elkartasunaz ari den lan taldeko kideek tresna berri hori aurkeztu dute.  

Web-atari elebiduna eta parte hartzailea. Magali Etcheverriak, EtorkiZUna web atariaren garatzaileak esplikatzen du: “Euskaraz eta frantsesez den tresna honek elkarte edo kolektibo baten atxemaiteko parada emaiten du 3 molde ezberdinetan: norbanakoak emaiten ahal duen laguntza motaren bidez, ekiteko xedea den gunetik, mapa interaktibo bat lagun, eta, erakunde ezberdinen aurkibidearen bidez”. Webgune hau parte hartzailea izaiteko gisan eraikia da. Erakunde bakoitzak parte hartzen ahal du gaur eguntzean, gertakizun baten gehitzean” Beste erakunde batzu  iniziatiba horri beti juntatzen ahal dira, plataforma ahal bezain osatua izan dadin, etorkinekiko elkartasun sarearen aurkezteko momentoan.