Bizi !

Etapako goraipena!

Herritar mobilizazioaren bidez, Bizik gure haurrentzat jantegiak hobetzen ditu

Joan den azaroaz geroztik, Mugerreko eskola publikoek legeak zehazten duen asteroko menu begetarianoa eskaintzen dute. Aldaketa hau Ipar Euskal Herriko jantokien egoera ekologikoari buruzko prentsa aitzinekoaren eta herriko jantegien arduradunen eta mugertar begirale ekologikoen arteko bilkuraren ondotik iragan da. Bizik ongi etorria ematen dio begirale ekologikoen herritar parte hartzeari esker ahalbidetua izan den aitzina pauso honi.

Oroitarazte gisa, EGAlim legeak 2019ko azaroan eskoletako jantegi guziei astero menu begetariano baten eskaintzeko  beharmendua plantan ematea ahalbidetu du.

Lege honen helburua anitza da:

  • Sanola eta ekologikoa den elikaduraren sustatzea,
  • Elikadura jasangarri eta kalitatezkoetarako sarbidea izateko desberdintasunak murriztea,
  • Laborarien ordainsari justua bermatzea,

Gai honi buruz gehiago jakiteko, etorri urtarrilaren 28ko “Jantokia: klima eta haurren osagarriarendako palanka” mahai-ingurura. https://fb.me/e/5N67yHAmQ