Bizi !

Emmanuel Macron zikindua Biarritzen bere bilan klimatikoaren gatik

Asteazken honetan, urtarrilaren 19an, Biarritzeko Europako biribilgunean, Emmanuel Macronek Europar Batasuneko frantses presidentetzari hasiera ematen duen unean, Herriko Etxe batetik bahitua izan den Potreta Ofizial bat petrolioan (petrolio faltsuan) murgildua izan da bere bilan klimatikoa eta soziala salatzeko. Hainbat argumento lagun, Biziko kideek argi uzten dute Macronen bost urteko agintaldia izan den sabotaje klimatikoa, eta Ipar Euskal Herriko hautetsien zati handi bat klimaren arloan geldirik egotearekin lotura egin dute.

Jarduera-sektore nagusiak (laborantza, energia, garraioa, etxebizitza…) zehaztuz, Biziko militanteek Emmanuel Macronen eta bere gobernuaren klima eta sozial arloko hustasuna salatu dute. Aktibistek buruz behera ezarri dute Presidentean Potreta bat, Herriko etxe batean bahitua izan zena, eta imitaziozko petrolioan murgildu dute bere bilana sinbolizatzeko.

“Emmanuel Macronen lehendakaritzaren bost urte hauek gure geroa baldintzatzen duen klimaren borrokarentzat denbora xahutze handia izan dira. Gobernuak ez ditu aintzat hartu zientzialarien, gazteen, eta justiziaren abisuak, eta, sabotajeak metatu ditu.”, erran du Emma Tosini Biziko bozeramaileak.

Erakutsi Emmanuel Macronen egiazko aurpegia Europari

Biarritzeko Europako biribilgunea ez da ustekabean hautatu ekintza honentzat. Emmanuel Macronek gaur inauguratu du Estrasburgon Europar Batasuneko frantses presidentetza (PFUE/EBFP), Eliseoko agintaldiaren azken hilabeteetara hurbiltzen ari delarik.

Estatu mailan, gaur 12 hirietan, ANV-COP21 mugimenduko taldeek, ekintza berdintsuak burutu dituzte, bereziki Estrasburgon, Europako Parlamentuaren heinean, bertara Emmanuel Macron hitzaldia ematera etorri da eta. “Emmanuel Macron saiatuko da berriz ere nazioarteko komunitatearekiko eta bereziki Europarekiko bere irudia edertzen. Hemen gira ezagutzera emateko bere bilana kalamitate bat dela eta Frantses Estatuari sekulako atzerapena har arazten diola klima aldaketaren kontrako borrokan. “, segitzen du Emma Tosinik.

Tokiko mailan ere ekin behar da

Bizik parada baliatu du tokiko agintarien ardura gogoratzeko: haiek, zuzenean edo zeharka, berotegi-efektuko gasen emisioen %50aren erantzule dira. Anthony Lubrano, Biziko bozeramailearentzat, “Ezin da metamorfosi ekologikorik gauzatu Herriko Etxeen eta kolektibitateen inplikazio masibo, laster eta praktiko (hots zehatz) gabe“. Agintaldiaren lehen urtea pasa eta gero, Biziko Begirale Ekologikoek Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko I. txostena argitaratu dute: 2020an metamorfosi ekologikoa plantan emaitera engaiatu ziren Hirigune Elkargoak eta Herriko Etxe gehienek ez dute gauzatzea hasi. Izan ere, segituak diren 56 Herriko Etxeetarik (Euskal Elkargoaren biztanlegoaren % 87 ordezkatzen dute), gehiengo zabala (40) geldirik egotearen fasean dira. Metamorfosiaren lehen txostena hemen eskuragarri da: Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren txostena – Geldirik egoetaren “errealismotik” ateratzea.

Prentsa Aitzinekoaren edukiaren bilduma hemen: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2022/01/2022-01-19-Résumé-conférence-de-presse-bilan-Macron.pdf