Klima, justizia soziala, non da Macron?
Emmanuel Macron-en 4 argazki eraman dituzte klima aktibistek
Otsailaren 21a ostegun goiz hontan, Bizi eta Action Non Violente-COP21 klima mugimenduko talde batzuek Macron Lehendakariaren-ren 4 argazki ofizial hartu dituzte, Parise, Ustaritze Lyon, eta Miarritze-ko herriko etxeetarik. Ekintza horien bidez, Macron lehendakariaren ekintza eza salatu nahi izan dute, larrialdi klimatikoa eta sozialaren parean lema ederrez eta eztabaida haundiez gogobetetzen delarik. “Klima, justizia soziala, non da Macron?” edota “Klima, justizia soziala, Macron atera dezagun!” banderolak erakutsiz, militanteek hexagono osoan gisa hortako ekintzak errepikatzera deitu dute. “Macron jauna ez deno Historiak finkatzen duen hitzorduan, herriko etxeetan huts hori utziko dugu, ongi adierazten baitu lanjer klimatikoa eta larrialdi sozialaren parean egiazki eramaiten duen politika” adierazi du Pauline Boyer-k, ANV-COP21 mugimenduko aktibisten bozeramailetarik batek.
Publikoki ezagutarazia otsailaren 15 hontan, “aldaketari klimatikoari begira ekintza eza” gatik 2 milio pasa herritarrek izenpetu zuten interpelazioari gobernu frantsesaren erantzuna ezin onartuzkoa iduritzen zaie ANV-COP21 militanteei. Erantzun honek baieztatzen du iparrorratza ez duela norabidez aldatuko gobernu frantsesak klimaren nahasmendua eta azeleratze arriskuaren kontra borrokatzeko. Urrats ttipiekin gogobetetzen da, gure planeta labea bilakatzera bultzatuz. Pariseko Akordioaren helburuen errespetarazteko borrokaren porrota programatua integratzen du: beroketa klimatikoa +2°Cetara eta ahal balitz +1,5°Cetara mugatu aro aurre-industrialari konparatuz.
“Make our planet great again bezalako lema eta egiazki egiten diren ekimenen arteko desfasea ez da gehiago jasangarria” dio Fabien Colombet-ek, otsailaren 21 hontako konfiskazio ekintzetan partu duen aktibistetarik batek. “Karbono zerga sozialki ez zen bidezkoa eta bere etekinak ez zirenez trantsizio energetikora bideratuak, Macron lehendakariak tresna bat desbideratu du. Trantsizio energetikoa eta elkartasunaren zerbitzuko izan ordez, bere lagun aberatsei egin oparien ordaintzeko baliatu du zerga. Gaur egun hamaikagarren eztabaida batean gakotu nahi gaitu, nahiz eta guk galdegiten diogun berehala eta masiboki ar dadin duela hamarnaka urte zientifikoek deskribatzen duten lanjerraren kontra.”
Klima militanteen iduriko, ez da kontsulta edo eztabaida prozesu berririk behar zer egin jakiteko: berotegi efektuzko gas isurketak azkarki eta berehala murriztu behar dira emendatu ordez, gaur egun Frantzian gertatzen den bezala, energai fosilak lur azpian utzi behar dira Total-i zundaketa berriak baimentzeko ordez, energia aurrezte politikak plantan ezarri eta garraio mota eztiei buruz edo treinbidearen erabilpenari buruz joan, autopistak eraikitzen segitu eta aireko-garraioa sustatu ordez, aberastasunak banatu eta zaharkitze programatuaren kontra borrokatu beti gehiago ekoiztu ordez, betoina denetan ezarri eta Europacity baimentzeko ordez lurrak babestu, birtokiratu eta erregulatu CETA akordioa sinatu ordez…”
Pauline Boyer-ren iritziz, ANV-COP21-ko “beste aktibista “Macron lehendakariak Pariseko Akordioaren helburuak traditzen ditu, Affaire du Siècle izenpetu duten 2 milio herritarrei eta injustizia soziala eta fiskalaren kontra asaldatzen direnei ez die kasurik egiten, ez ditu zaurgarrienak babesten eta klima aldaketaren lasterragotzea arriskarazten dauku. Diskurtso ederretaz eta eztabaida handietaz aseak gira, ekintzak nahi ditugu, berehala, konkretuak, EZ BAITUGU GEHIAGO DENBORARIK!Macron lehendakaria ateratzea erabaki dugu, aldaketa klimatikoa eta bioaniztasunaren desagerpenaren azelerazioa eta larriagotzea ikus ditzan, kexu diren jendeen oihuak entzun ditzan. Macron lehendakaria ez deno Historiak finkatzen duen hitzorduan, herriko etxe bakotxetan huts hori utziko dugu, ongi adierazten baitu lanjer klimatikoa eta larrialdi sozialaren parean egiazki eramaiten duen politika “.
Otsailaren 21a osteguna,
Bizi eta ANV-COP21