Hitzaldi publikoa
«Elikadura, energia, ekoizpena, enpleguak…
zer nolako burujabetza, krisia gainditzeko?»
Joseba Azkarraga,
Trantsizioan aditua eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria den soziologoarekin
Ekonomia solidarioak nola trantsizio ekosozialak, bi iker-eremuok eraman dute Euskal Herriko Unibertsitateko soziologoa den Joseba Azkarraga burujabetzaz pentsatzera ohikoak diren bideetatik harago. Hots kontzepzio estatuzentrista edo txapel juridiko-politiko-tik harago.
Trantsizio mugimenduetan aditua den Joseba Azkarragak, erakusten digu nola gaur hegemonikoa den zibilizazio eredua kondenatuta den. Alabainan, baliabide material eta energetikoak gutxiagora doaz, eta hondakinak gora (tartean berotze globala eragiten ari diren isurketak). Eta, paradoxikoa bada ere, makinak ez du inongo seinalerik emaiten geldituko denik, ezta abiadura mantsotuko duenik ere. “Aurreranzko ihesa” hautatu da aterabide gisa eta horrek ondorio ikaragarriak izango ditu segurrenik. Hautu horrekin, kolapsoa ez da urrungo probabilitatea, gertakari segurra da.Nahiko argi da aldaketa erraldoiak ditugula zain.
Joseba Azkarragarentzat aldaketa klimatikoak aldatu behar genukeela erraiten digu, ondorio lazgarriak bizi nahi ez baditugu, eta krisi energetikoak aldatu beharko dugula. Horrek erran nahi du kontrakzioa izango dela mugimendu zinez garrantzitsua: energiaren erabileran, produkzioan, mugikortasun geografikoan, kontsumoan, demografian, egolatrian… Ikusi behar zein erritmo eta neurritan. Nolanahi delarik, exijentzia fisikoa da gutxiagorekin bizitzea. Gutxiagorekin hobeto bizitzea da idatzi egikaritu beharreko gidoi politikoa.
Joseba Azkarragaren ezohizko hitzaldiak lagunduko gaitu ulertzen nolaz Euskal Herria bezalako lurraldea eraikitzeko egitasmoa bat datorren iraunkortasunari ganoraz edo serioski erantzuteko indartu beharreko lurralde-eskalarekin. Hitzaldia trukaketa momento batez jarraitua izanen da eta ondotik Alternatiba, Baionan, joan den urriaren 6an 12 000 pertsonatik goiti bildu dituen alternatiben herrixkari buruzko filmaren proiekzioa egina izanen da.
Bizi !, MRA Fundazioa eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolaturiko hitzaldia
Sartzea urririk, hitzaldia euskaraz, itzulpena kaskoen bidez
Xehetasunak eta izen emaiteak info@bizimugi.euedo 06 84 52 74 35 zenbakian