Baiona – Osteguna, martxoaren 25a – Baionan, Estatu mailako hainbat herritan bezala, “Stop pub Pays Basque Adour” kolektiboaren ekintzaileek 149 afitxarekin kukutu dituzte hainbat iragarki taula argi uzteko gobernua publizitatearen lobby-en alde ari dela, eta klimaren kontra!
“Résistance à l’Agression Publicitaire” elkarteak, mundu mailako publizitatearen kontrako egunaren karietara1 plantan eman duen mobilizazioaren baitan, ostegun honetan, martxoaren 25ean, Bizi, CADE, Paysages de France eta Résistance à l’Agression Publicitaire (RAP) biltzen dituen Stop pub Pays Basque Adour kolektiboko 13 militanteak mobilizatu dira aitzinean emaiteko gobernuak publizitatearen aldeko lobby-ekiko duen borondate ona. Azken hauek iragarki taulak kukutu dituzte ondoko mezuak zituzten 149 afitxekin : “Macron publizitatearekin #iragazkirikgabe”, “Publizitateak zozotzen gaitu” edo datorren igandean iraganen den Klimaren aldeko Funtsezko Lege baten aldeko martxarako gomita.
Ekintza hau iragan da frantses Diputatu Biltzarrean “Klima eta Erresilientzia” lege proiektuari buruzko eztabaida hasi baino zonbait egun lehenago. Lege proiektu hori Klimaren Aldeko Herritarren Itunaren iragazkirik gabeko bururatzea izan behar zen. Azken Itun honek 149 proposamen egin ditu, gobernuak “iragazkirik gabe” parlamentuan, dekretuz edo erreferendumez, berriz hartzeko promesa egin zuelarik
Publizitateari buruz diren Herritarren Itunaren 12 proposamen, elkarteek egiten dituztenetarik hurbil dira. Besteak beste, Herritar Ituneko kideek proposatzen dute “kanpoko eremuetan iragarki taulak debekatzea, tokiko edo kultur informaziotik kanpo, bai eta ere banatze guneei kokatzeei buruzkoak”. Bereziki proposatzen dute “pantailen (bideozko publizitatearen) debekatzea eremu publikoan, garraio kolektiboetan eta saltze guneetan, zeren gure eguneroko bizian, gainetik ezin kenduzkoak bilakatzen dira, eta herritarrak ondorioz publizitatearen presioaren menpe egoiten dira, energia eta lehengaiak xahutzen dituen eta argi-kutsadura sortzen duen tresna horrekin”
Stop Pub kolektiboak proposamen hauekin bat egiten du eta hemen bertan berdintsuak diren neurriak defenditzen ditu BAB, Bidarte eta Bokale, Euskal Aturri Kosta poloko herrien Tokiko Herriarteko Publizitatearen araudian (RLPi delakoan) martxan den hitzartze fasean. “Tokiko hautetsiek erakutsi dutelarik publizitateari lotuak diren afitxen arloan murrizketa handiago baten plantan emaiteko borondate politikoa, ez da gune bat ere bideo iragarki taulei debekatua izanen, gaur egungo proiektuan, dio Elise Ayrault-ek, Stop pub Pays Basque Adour kolektiboko bozeramaileak. Piesago, RLPi proiektuaren zonbait gunetan zinezko atzerapausuak ere ageri dira, Bokaleren kasuan bezala. Alabainan gaur egun Bokalek Tokiko Publizitatearen araudi babesleago bat badu, bertan argi-iragarkiak debekatuak direlarik… gaur egun 8 m²-ko bideo iragarki taulak onartzeko xedea delarik!”.
Estatu mailan, R.A.P. -ek baieztatzen du lege proiektu horretan publizitatearen erregulazioaren aldeko 12 neurrietarik bakarrik 2 eta interes gutikoak berriz hartuak izan direla. «Klima eta demokrazioarenarloko erronken aurrean, diputatuei galdegiten diegu Klima eta Erresilientzia Legeari emendakinak ekartzea Klimaren Aldeko Herritar Itunak publizitateari buruz proposatu neurriak sartuz edo lege-proiektuak baino anbizio handiagoa duten proposamenak gehituz, dio Elise Ayrault-ek». “Stop pub Pays Basque Adour” kolektiboak mobilizazioaren jarraitzera deitzen du, igande honetan, martxoaren 28an, herritar martxen karietara, azken hauek klimaren aldeko funtsezko lege bat aldarrikatzen dutelako. Hemengo hitzordua, Angeluko Herriko Etxe aitzinean da, igandean, martxoaren 28an, 10:30ean.
(1) Martxoaren 25a, 2015ekoTunis-eko Foro Sozialeko Deiatik geroz, publizitatearen kontrako mundu mailako eguna bilakatu da. Mobilizazio horrek arrakasta ukan du hainbat herritan.