Bizi !

Ekintza egun arrakastatsua «Sistema alda dezagun, eta ez klima»

Bizi!k « Sistema alda dezagun, eta ez klima » ekintza egunera deitua zuen larunbata honetan.

Ikus segida behereko (…)-etan klikatuz!

[:]

Berdea balkoinetan

Baionako biztanle andana batek beren leihoetan zintzilikatuak zituzten « Copenhague 2009 Bizi ! » banderolak edo « Planète en danger Mobiliza gaitezen » afitxak.

Flashmob-a 12:18tan :

12:18tan, 35 pertsonek flashmob bat egin dute Réduit plazan, « picketting » modura, informazio paper andana bat banatuz, banderolak eta afitxak zintzilikatuz Baionako karriketan. Larrialdi klimatikoaren sinbolizatzeko, sirena bat martxan ezarria izan da.

Nork nahi ditu graduak irabazi?

Arratsaldeko 15:00etan, ehun bat militante eta laguntzaile bildu dira Port-Neuf karrikan, René Cassin, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren erredaktorearen sortetxetik zonbait metrotan,

Kadera musikalaren joko bat egin dute, planetaren beroketa irudiztatzen duen termometro erraldoi baten inguruan, Tenperatura igotzen zen bitartean, gero eta gehiago jende jokoz kanpo gelditzen ziren eta « Die In » baten egitera joaiten ziren tapiz berde baten gainean etzanez.

Banderola bat Baionako Herriko Etxearen balkoi nagusian:

Ondotik, taldea joan da 10 metroko zurubiekin, UMPko Jean Grenet alkatea duen Baionako Herriko Etxeari buruz. Orduan Bizi!ko 3 miltante Herriko Etxeko balkoinera igo dira eta bertan zintzilikatu dituzte 2 banderola haundi « Changeons le système pas le climat » eta « Aldatzeko garaia orain ! » . Ondotik, larrialdietako 2 su piztuak izan dira.

Ber momentoan, beste picketting bat egina izan da Herriko Etxearen balkoinaren pean eta berriz ere sirena martxan ezarria izan da.

Mobilizazioa segitzen da:

Beste ekintza eta manifestaldiak burutuak izanen dira datozen egunetan. Bizi!k bere kide eta laguntzaileak, bai eta ere jendartea orokorrean deitzen du mobilizazio horien sustengatzera eta bertan parte hartzera!