Hitzaldi publikoa “Einstein-ek arrazoi zuen”
Pierre Larrouturou eta Jean-Marie Harribey-rekin
Apirilaren 15ean ostiralez 19:00etan Baionan,
Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrika 20, Baiona ttipian
1933an, Albert Einstein-ek azaltzen zuen Taylor eta Ford-ek plantan ezarri zuten lanaren antolaketa berriari esker lortu ziren aberastasunen partekatze txarra izan zela 1929ko krisiaren zergaiti nagusia. Nahiz eta 1900 eta 1970 urteen artean lan denbora biz zatitua izan den, gaurko neoliberalek jadanik lan bat dutenei lan gehiago eman nahi diete, gure gizartean azken 40 urtetan beren diru sarrerek sortu duten langabezia masiboa apaltzen ahal lukeela argudiatuz.
Bizi eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak “Einstein-ek arrazoi zuen” hitzaldi publikoa antolatzen dute El Khomri legeaz eta lan sariaren eta lanaren partekatzeaz eztabaidatzeko. Ezagunak diren Jean-Marie Harribey eta Pierre Larrouturou ekonomistek azalduko digute lege proiektu horrek zergatik larriagotuko dituen langabezia eta ezberdintasun sozialak, baita gaur egungo nahasmendu ekologiko eta klimatikoak. Hazkunde eta lehiakortasun norgehiagokaren ataka gaiztoa sakonduko dute, alternatiba konkretuak zein izaiten ahal diren proposatuz.