Bizi !

Bizi!ren formakuntzak aste huntan

Petrolioaren prezioaren izugarriko gorakada programatuak, klimaren erabateko aldaketa txarra saihesteko lortu beharreko helburuek gure gizarteak errotik irauliko dituzte. Eta gaurdanik horretara prestatzen hasten bagina, alimaleko aldaketa hori aurpegian biltzeko ordez ? Zoin dira trantsizio eramangarriak, gaurtik egingarriak eta pozgarriak ?

Maiatzaren 8an, larunbatarekin, Manu Robles-Arangiz Fundazioan (Baiona)

10:00etatik 13:00etara : Klima energia hiritar planak (azalpena eta eztabaida)
Hunkituak diren hiritar taldeak osatu dira jadaniko, politikoek egin nahi ez dutena burutzeko : etorkizunean gertatuko dena gogoetatzea eta energia eta klima krisien larritze programatuari sozialki zuzenak diren aterabideak proposatzea.
Klima-energia hiritar gidoi batzuk burutu edo egiten ari dira, erakusteko teknikoki egingarriak eta sozialki zuzenak diren aterabideak badaudela.
Mathieu Doray-k jadanik dauden klima-energia hiritar gidoiak (négaWatt, Virage Energie Nord Pas de Calais) eta burutzen ari den gidoi baten adibidea (Virage Energie-Climat Pays de la Loire) aipatuko dizkigu.

Trantsizioan sartu diren hiriak (azalpena eta eztabaida)
Ondotik, Etienne Lecomtek trantsizioan sartu diren hiriak eta berak parte hartuz gaur egun eramaten ari diren esperientzia konkretu batzuk aipatuko dizkigu.
Helburua da, lurralde bateko biztanleak ( herria, hiria edo hiri bateko auzotegia) petrolioaren puntaz, honen ondorio sakonez eta prestatzeko larrialdiaz ohar daitezen.
Orduz gero, tokiko aginte bakotxak berak egokiak zaizkion aterabideak atzemanen ditu, haren baliabide eta erronken arabera. Nehork ez du erantzun onena. Trantsizio Ereduak lan marko koherentea baina ez bortxagarria eskaintzen du.

13:00etan, bazkaria 11 eurotan tokian berean (izena eman 05 59 25 65 52 edo bizimugi@orange.fr)

15:00etatik 17:00etara : Karbono Tasa eztabaidagai
Zertarako erabilia izanen zen ? Zergatik Sarkozyk proposatzen zuen Karbono Tasa eskasa zen eta batere ez eraginkorra ? Zergatik dute pobreenek Karbono Tasaren bertan behera uztearen ondorioak ordainduko, eta zergatik MEDEF pozten da horretaz ?
Zergatik uko egite hau gure haurren kontrako egiazko izugarrikeria da ? Karbono Tasa ausarta, zuzena eta eraginkorra eskatu.

Mathieu Doray laborantza ingeniadorea eta itsas ekologiako doktorea, ATTAC 44ko lehendakaria eta Pays de la Loireko Virage Energie-Climat planaren animatzailea.
Etienne Lecomte, Attac-eko Ecologie-Société batzordeko kidea, Villes en Transition – île-de-france (zentroa eta “banlieues”ak) sarearen abian jartzean parte hartu du.