Bizi Mugimendua

Bizikutzu 61 – 2025ko azaroa

“Ari izan, hemen eta orain”
Floréal Romero

Idazle bila dabil Bizikutzu, Bizi!-ren bi hilabetean behingo berripapera. Gure taldean sartu nahi baduzu gertaerak, ekintzak iruzkintzeko, talde desberdinak aurkezteko… gurekin harremanetan sar zaitez  helbide honen bitartez: info@bizimugi.eu

Editoriala

Ezegonkortasuna, erregimen-krisia, kaosa…
Estatu mailako politikak ikuskizun franko penagarria eskaintzen du, Europako prentsaren irrigai bilakatzeraino. Alderdien arteko hautsi-mautsien eta interes pertsonalen artean, Estatuaren goi mailako blokatze instituzionalak gaindiezina dirudi.
Horri buru egiteko, batzuek “deszentralizazio fase berri baten” edo “nolabaiteko frantses Estatu federal baten” ideia plazaratzen dute. Ea ba!

Iparraldean, ordea, koherentzia handiagoa bada, eta bertan jakina da tokiko ekintzak eraginkortasuna eta demokrazia batera ditzakeela.
Batera plataformaren berpiztea une egokian agertzen da, eta erakusten du jendarteak bere patuaren jabe izateko duen borondate sendoa.

Ildo berean, Bizi! mugimenduak ere tokiko erantzun zehatzak proposatzera gomitatzen du, eta hori bikainki erakusten du metamorfosi ekologikoaren itunaren inguruan eginiko lanak.

Portreta
Iza, 52 urte, Urruña

Ekosistema gisa gogoetatzea, karakoil kusku itxurako etxe bat eraikitzea  bezala da, urrats berri bakoitzak ondokoa dakar eta horrela mugimendua hazten da.

Bretainiakoa naiz, familia biziki politizatuan eta engaiatuan sortua. Baionara etorri nintzen jakinez Bizin militatu nahi nuela, militante  bretoiek goraipatu baitzizkidaten haren metodoa eta antolaketa , eta  orokorkiago euskal mugimenduena. Honara heltzean, ekintza metodologiak eta  ekosistema gisa gogoetatzeak harriturik utzi ninduten. Karakoil kusku  itxurako etxe bat eraikitzea bezala da, urrats berri bakoitzak hurrengoa  dakar eta horrela mugimendua hazten da. Aldiz, lagun arteko giroa doi bat eskas zitzaidan. Baina hori aldatu da instantzien  eta mugimenduaren feminizazioarekin, metodoa ere aldatzen duena.

Gaur egun, koordinaketako eta logistika zein ekofeminisma batzordeetako kide  naiz. Berpizten ari den Bizi! Larrun tokiko taldean parte hartzen dut. Elikaduraren Gizarte Segurantzari buruzko gogoeta interesatzen zait.  Elikadura eta haren ekoizpen modua arazo sozial, ekonomiko, ingurumen eta  osasun publiko sailetako arazo askoren muinean daude.
Bizitik haratago, elkarte eta egitura feministetan engaiatua naiz.  Hori guziz osagarria da, emazteak baitira ingurumen saileko nahasmenduen eta kutsaduraren lehen biktimak.
Euskara ikasten ere saiatzen naiz eta uste dut garrantzitsua dela euskaldun ez garen militanteok horretan hasteko ahalegina egitea, gure  ahalen arabera!

Kanpoko berri
Batera plataforma

2002an sortutako Batera herri plataforma lotan zegoen Euskal Hirigune Elkargoa sortuz geroztik. Joan den maiatzean berpiztu zen.

Bizik Batera herri plataforma azkarki sustengatzen du, Euskal Herriko lurralde kolektibitate baten aldeko mobilizazioa berriz abiatu zuena maiatzaren 10eko larunbatean Ezpeletan.
Euskal Hirigune Elkargoa sortu eta zortzi urte berantago, gizarteko ordezkari batzuek eta hor zeuden itxura anitzeko sentsibilitate politikoek bat egin dute etorkizunari begira proiektatzeko eta lurraldearen historia instituzionalaren orrialde berri bat eraikitzeko beharrarekin.

Biltzar nagusiaren birfundazio mozioak, aho batez onartua, egungo Euskal elkargoa eskumen eta baliabide gehiago dituen lurralde kolektibitate baterantz aldatzeko beharra aldarrikatu du.
Horrela, Batera plataformaren, Hautetsien Kontseiluaren, Garapen Kontseiluaren, Herrien Biltzarraren eta Merkatal eta Industria Ganbararen artean 2013an kausitu zen adostasunaren segida hartuko du Batera plataforma berriak.
Euskal eredua oraindik zehaztekoa badago ere, antolatzaileek bereziki aztertu dute Lyongo lurralde elkargoaren kasua, departamenduko eskumenak ere biltzen dituen herriartekotasunaren adibide bakarra baita.

Bere helburua kausitzeko, Baterak bere hurrengo urteetako bide orria zehaztu du. Herri plataformak hastear diren hauteskundeetan (herriko bozak, lehendakaritzakoak, departamendukoak eta eskualdekoak) pisatu nahi du Euskal Herriaren bilakaera instituzionalaren gaia mahai gainean jartzeko. Helburua gehiengo politiko eta sozial baten eraikitzea da, gizarte zibila eta lurralde osoko indar biziak mobilizatuz, Bizi barne!

Bisita gidatua
Tokiko taldeak

Biziren egoitza Baionan izanik ere, tokiko taldeek elkartearen presentzia Iparralde osoan segurtatzen dute.

Biziren egoitza Baionan izanik ere, tokiko taldeek elkartearen presentzia Iparralde osoan segurtatzen dute.
2014an sortua, besteak beste 2015eko Alternatiba Garazin antolatzeko xedearekin, Barnekalde taldea hilabetero biltzen da bere lana antolatzeko. Haren tokiko inplikazioa, batez ere, zaintzari eta mugikortasun alternatibo eta energia berriztagarrien gauzatzeari dagokie, bereziki hidroelektrikari.

Taldea biziki inplikatu da ere Hitza Hitz kanpainan, herri izenpetzaileen jarraipenean eta azkeneko txostenaren idazketan. Orain, txosten haren hedapenean parte hartzen du, adibidez Garaziko herriko etxean azaroaren 14an bilana aurkezteko bilkura publiko batekin.
Urte berean sortua, Xiberoa taldea zoritxarrez ez da gehiago zinez aktiboa.
Aldiz, joan den irailaz geroztik, Larrun taldea (Hego Lapurdi) berriz aktibatua izan da. Plazaratu duten helburua: ekintza militanteak gauzatzea, hala nola AHTarekin jokoan denaren inguruko topaketak garatzea.
Herriko bozei begira, taldea Itunaren bilanaren hedatzean ere buru-belarri aritu da, eztabaidetan eskuorriak banatuz, afixatuz eta parte hartuz.
Etorkizunean, Larrun taldeak ekintza feministak eta antifaxistak garatu nahi ditu.
Beraz, maila ezberdinetan, lurraldean, engaiamendua posible da eta zu baizik ez du igurikatzen!

Egin dugu
2020-2026ko kargualdiaren bilan ekologikoa

Duela bost urte izenpetu zen Metamorfosi Itunaren bilana etsigarria da herri gehienetan, eta hartu ziren engaiamenduen ez betetzeak erakusten ditu.  Hitza hitz…

“Urrats ttipiak, hitzematetarik eta urgentziatik urrun”: 2025eko irailaren  23an argitaratu zen txosten berrian, Bizik Euskal Herriko 56  herrik 2020an kargualdia hasiz geroztik egin dituzten ekintza  ekologikoen bilana plazaratu du.
 Egundaino ikusi ez den hedadurako urratsa izan da, iritzi publikoa  argitu eta hautagai-zerrendei kontzientzia piztu nahi diena, herriko bozetarik eta  elkargokoetarik sei hilabetera. 

Zenbait aste geroago, Bizik urrats berri bat eman du herri batzuen gelditasuna agerian ezartzeko. Urriaren 15eko asteazkenean, Kanbon, 20 bat ekintzailek fermuki salatu zuten Christian Devèze auzapezaren “6 urteko  gelditasun klimatikoa”, herriko etxearen aitzinaldea afixaz estaliz.
Ekintza horren bidez, Bizik larrialdi klimatikoaren aurkako gogohiltasuna,  auzapezaren fede txarra eta 2020ko herriko bozetarik goiti  harturiko engaiamenduen traidorekeria argitan ezarri ditu Euskal Herriko  Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetuz.

Egutegia

Azaroaren 5ean, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan


Azaroaren 6an ostegunarekin   17:00 – 10:00
Etorkinen laguntzeko urtats arratsalde solidarioaren antolatzeko bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Azaroaren 7tik 9ra
Lurrama

Azaroaren 14an, ostiralarekin
“Hitza Hitz” bilkura publikoa, Herriko hauteskundeei begira: herriaren bilana eta Itunaren aurkeztea
Donibane Garazin

Azaroaren 17an, astelehenarekin   19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Azaroaren 17an, astelehenarekin   19:00 – 21:00
Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan

Azaroaren 19an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
AHTren kontrako taldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Azaroaren 22an, larunbatarekin, goizean
Bateraren foroa
Arteen hirian – Baionan

Azaroaren 24an, astelehenarekin   19:00 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Azaroaren 27an, ostegunarekin
“Hitza Hitz” bilkura publikoa, Herriko hauteskundeei begira: herriaren bilana eta Itunaren aurkeztea
Azkainen

Azaroaren 28an, ostiralarekin   19:00 – 21:00
Bizi! Barnekalde taldearen bilkura
Euskal Herriko Laborantza Ganbara – Ainiza Monjolose

Azaroaren 29an, larunbarekin
Azken Patxoki Dantza (azken besta, obrak hasi aitzin)
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan

Abenduaren 3an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Abenduaren 5ean, ostiralarekin   19:30ean
Bizi! & CADE-ek Hitzaldia antolatzen dute AHTri buruz 
Urruñako Posta gelan

Abenduaren 8an, astelehenarekin   18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Abenduaren 15ean, astelehenarekin   19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Abenduaren 15ean, astelehenarekin.  19:00 – 21:00
Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan

Abenduaren 17an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
AHTren kontrako taldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Abenduaren 22an, astelehenarekin   19:00 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

2026ko urtarrilaren 7an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan